Gazte topaketak

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-11-19 11:27

Egun hauetan leku anitzetan egon dira gazteen bilkurak eta batez ere unibertsitateetan eta Usurbilen

 Azken aste hauetan topaketa hainbat egon dira Euskal Herriko gazteriaren artean.Batez ere bilkura honen zergatia, gaur egun bizi dugun errealitateri buruz hitz egiteko eta gazteriak nola aurre egin diezaiokeen jakin ahal izateko sortzen ari diren eta jadanik sortuak diren inposaketei aurre egiteko.

Honetarako guztirako, pasaden azaroaren 14ean, Leioako kanpusean topaketa bat egon zen egun osokoa hain zuzen ere.Goizean hitzaldiak egon ziren eta gero bertso bazkari bat dastatu ahal izan zuten bertara hurbildu ziren denek.Giro polita sortu zen eta bertsoak ere entzuteko modukoak izan ziren.

Beranduago eta jada topaketa handiago bat izan zen Usurbilen.Egunean zehar ez ziren ekintzak faltatu; hitzaldiak, kontzentrazioak, bertsoak, musika … eta jada gauen kontzertuak egon ziren, non jende gehien gerturatu zen hauetara: Lazten, Delorean, Ojos de Brujo … eta beste hainbat talde igo ziren taula gainera.


Utzi iruzkina: