Maritxuak

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-10-13 16:43
1

Arrasateko jai hau, urtero bezala, urriak 15ean izaten da. Goiz goizetik hasten den jai eguna da eta etiketako jaia ere. Bertan, neskak gehienbat goizean-goiz, ileapaindegira joaten dira, egun honetan liluragarri jartzeko. Jantzi eta gero poteo txiki bat egiten da, bazkal ordua iritsi baino lehen. Orain bai, norekin bazkaldu nahi den, bakoitzaren kontua da. Ordu inguru hauetan, bestelako ekitaldi batzuk egoten dira, adibidez; "Zaldibarren Errealaren partida", antzerkiak, eta abar... Arratsaldez, berriz ere poteoa egiten da, eta hemendik aurrera, bakoitzak nahi duena egiteko aukera du, arratsalde pasa eta gau pasa egiteko aukera asko baitaude. Alde batetik herriko tabernak eta bestetik, txosnak, aurten adibidez karpa handi bat jarri dutela esan beharra dago, bertan barra luze bat baitzuten. Guzti hau kontuan hartuta, hala ere jai hauetako ekitaldirik garrantzitsuena, Eskapulaixua dela esan beharra dago. Bertan, jai hauetako ama birjinari eskaintza edo ofrenda egiten zaio, kokatuta dagoen plazan bertan. Eta denak ondo jantzita egon arren, ama birjinaren insignia jartzen dute. Azkenik jantziei dagokienez, mutilak; trajez eta korbatarekin joaten dira. Baina neskak berriz, jantzi luzeekin eta normalean kolore ilunekin.

indezent

indezent 2007-10-14 18:45 #1

<p>Sentitzen diat baina ez dek Urriaren 15en izan, 5ean baizik eta ez dek beti egun berdinean izaten, Urriko lehen ostiralean baizik. Bestela, oso ondo.</p>

<p>Hala ere festa guzti horietara joaten ba haiz biharamun ederrak izango dittuk, animo!</p>


Utzi iruzkina: