Unibertsitateko karpa erraldoia
Larunbatean izango da karpa Iruñean
Urtero bezala aurten ere karpa antolatu dute ikasleek.Ohiturak mantentzen dituzte, eta besteetan legez, aurten ere azken urtea duten ikasleek karpa antolatzen dute, jai giroa hitz gutxitan esanda.Musika, kontzertuak... egoten dira gau osoan zehar eta jende anitz hurbiltzen da bertara, baina hala ere ez da soilik gau giroa egoten, egun osorako prestatzen dituztelako ekintzak.Orain aipatu ditugunaz gain, egunez, bertsolariak bazkaria, eta arratsaldetik hasita taula gainera igoko diren musikariekin alaituko dute arratsaldea dantza eta kanta giroan.
Honekin guztiarekin eta kontutan hartuta milaka eta milaka izaten direla bertara hurbiltzen diren gazteak, eta zergatik ez, hain gazteak ez direnak ere, dirua franko lortzen dute ikasleek.Ateratako diru guztia banatu egiten da guztien artean gero karrera amaierako ateraldiak ordaindu ahal izateko.Ateraldi hauek aste bete edo gehiago irauten dute normalean eta mundu osoko edozein iskinetara joaten dira talde txikiagotan beti ere.
Gainera aipatu beharra dago, karpa barruan imajinatzekoa den moduan, bokatak, edariak, kamisetak... jartzen dituzte salgai.Fakultate bakoitzak bere "barra zatia" dauka eta hori izango da beraiek zatikatuko duten dirua gero.Beraz, gutxiagoren artean banatzen dute dirua baina kontuan hartu behar da barra jartzeko tokatu zaizun lekua ere.Izan ere leku batetik bestera badago aldea eta hori konprobatu izan dute urtetik urterako kontuetan, batzuek besteek baino diru askozaz gehiago ateratzen baitute.Beraz nolabait esatearren hemen ere "leku estrategikoak" omen daude, hori dirudi behintzat!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: