Jai giro ezberdinak garaiaren arabera

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-11-26 12:00

 

Udan edota neguan jai egitera ateratzea ez da berdina izaten.Udan kalea da nagusi, neguan berriz tabernak edota diskotekak

    Biak izan daitezke giro ezin hobea, baina aldaketa asko dago udako gau batean ateratzetik negu hotz bateko gauera.Udan, herriko eta hiri nagusienetako jaiak ospatu ohi dira, jai gehiena kaleko giroan ospatzen delarik.Hauetan nagusi izaten dira kaleko konpartsak, musika taldeak … horregatik izaten dira kaleetan nagusi.Gainera nolabait gazte gehienentzat egun hauek izaten dira aproposenak jaian ibiltzeko, klaserik ez dutelako edo egun libre gehiago izaten dituztelako.Beraz, eguraldi onarekin batera, gauetan kalera irteteko aukera ezin hobea izaten da uda.Hemendik hona ibili ohi da jendea eta horretarako eskualde askotan kotxearekin arazorik izan ez dezaten gauerako autobus, … zerbitzu gehiago jarri ohi dituzte, beraz dena da nolabait erraztasuna.

   Neguan berriz, festak eta kale giro hori hoztuz joaten da, hotza da nagusi eta jada herrietako jaiak bukatuak izaten dira gehienak, azokak eta horrelakoak ez baldin badira behintzat.Gainera jendea ohitzen hasten da klaseak izatera edota lan egitera.Egun hotzetan askotan etxean geratzea izaten da aldizkatzerik onena. Hala ere ateratzea nahi duten horiek aukerak dituzte nonahi.Erraztasun handiagoa dago hirietan, taberna eta diskoteka gehiago egoten direlako, herrietakoek mugitu egin behar izaten dute eta jada udan zituzten garraio erraztasunak ez dira hainbeste egoten, beraz mugatuak egon daitezke alde honetatik ikusita.

Beraz, garai ezein izan daiteke on irteteko, alde onak eta txarrak hartu behar dira kontuan.Lekuak badaude jai giro ezin hobean igarotzeko eta beraz, etxeko, klaseko, laneko arazoak alde batera uzteko aukera ematen duen aukera izan daiteke.


Utzi iruzkina: