Unibertsitarioen eguna

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-11-19 11:24

    Ostegunak dudarik gabe unibertsitatean ikasten duten ikasleenak dira. Batez ere osteguneko gauei erreparatzen baldin badiegu.Euskal Herri osoan gau hauetan, batez ere hiriburuetan gazteak dira nagusi, gehiengoa ikaslea, eta karrera edozeinekoa gainera.Ikasle askok euren astea ostegunetan amaitzen dute eta hori dela eta gau hauek probesten dituzte horretarako, parrandan ateratzeko.

   Iruñean, Bilbon, Gasteizen… jai eguna dela dirudi edozein eguenetan bertara hurbilduz gero.Tabernak zabalik aurkituko dituzu joanez gero, eta giroa bikaina.

 

Iruñean esaterako alde zaharra da festa giro nagusi eta bertako tabernak behin isten dituztenean, beste kale batzuek hartzen dute nagusitasuna.Bertako taberna askotan sarrera ordaindu beharra dago baina gaupasa egiteko aukera ematen dute.

Bilbon berriz, alde zaharra laster ixten dute, goizeko hiruretara ez dira iristen, baina jende asko animatzen da bertaratzera, batez ere sortzen den giro euskaldunagatik.Gero, hiruak aldera direnean jada eta askok etxeratu nahi ez dutenez, antzokia izaten da aukeretako bat, eta beste aukeren barruan diskoteka antzeko tabernak dira, bertan ere askotan ordaindu beharra dagoela.

Gasteizen berriz eta bukatzeko, alde zaharra oso da famatua biltzen duen jendetzagatik eta horrek dakarren giroagatik.Beti ez dira loturik egoten giroa eta jendetza baina kasu honetan baietz dirudi.Bertan tabernak ixten dituztenean People edota Azkena tabernak hartzen dute jende gehien eta bertaratzen dira beraz gehiengoak.

 

Herriko jaiak beraz, aspaldi bukatu ziren udarekin batera, baina horrek ez zuen jai giroa eraman eta hori argi ikusi daiteke hiriburuetan ostegunetan eta baita asteburu osoan zehar ere.Beraz, festa nahi duen jendeak badu nonahi giroa topatzeko parada.


Utzi iruzkina: