Gaurko klasean Rodrigo Rosenberg-en kasua izan dugu izpide. Youtube orrialdean agertutako bideoaren ondoren, zur eta lur utzi zuen mundo osoa, bere hilketa gertatu zela esan baitzuen. Horrela, bere hilketaren egilea Alvaro Colom (Guatemalako presidentea) dela baieztatzen du. Izan ere, beste hilketa bat aztertu ondoren, gobernuari interesatzen ez zitzaizkion datuak aurkitu zituen. Ondorioz, datu horiek kalera irten ez dadin, badirudi Alvaro Colom-ek kontrataturiko sikarioek hil egiten dutela. Izugarria da Guatemalan eta orohar Hego Amerikan aurkitu daitezkeen kasuak. Egunero gertatu ohi dira...
Hona hemen nire etxea! Donostiako Bera-bera auzoan dago kokatuta eta zentrotik 5 minutura dago. tagzaniapaste Nire etxea
Azken klasean Google Calendar erabiltzen ikasi dugu Joxerekin. Era azkar eta sinple batean, gure eguneroko jardunak antolatu eta prestatzen ditu programa honek. Horretaz gain, gure kideen egutegia ikusteko aukera dugu. Horrela, gure gelakide batekin arratsalde batean geratu nahi badugu, bertan begirada bat bota besterik ez dugu egin behar. Hala ere, bere alde negatiboa ere aipatu behar da. Izan ere, badirudi gizabanakoaren "intimitatea" lau haizetara zabaltzen dela edo...Baina horretarako ere badu soluziorik Google Calendar-ek. Zergatik? Kalendario bakoitza publikoa edo pribatua izatek...
Tuentiaren erabilera, 16 urte nituela hasi nuen. Egia esan, lagun baten aholkuen ondorioz sortu nuen nire kontua. Hasieran, ez nuen ia erabiltzen eta ezertarako balio ez zuen zerbait zela uste nuen. Asteak eta asteak egon ohi zen ireki gabe. Aldiz, gaur egun, egunero ematen diot begiradatxo bat, lagun berriren bat dudan ikusteko edo norbaitek nire tabloiean zerbait idatzi duen ikusteko. Nire ustez, programa honek duen alde onenetarikoa, argazkien atala da. Izan ere, zure lagun guztiak ikus ditzakete eta norbait bertan etiketatu nahi izanez gero, era oso errazean egin daiteke. Facebook-areki...
Azken egunetan ezagutu berri dugun orrialde honek, badirudi indar handia hartuko duela egun gutxitan. Izan ere, Internet izeneko munduan aurkitzen ditugun artikuluak bertan gorde ditzakegu, eta ditugun kontaktuekin konpartitu. Nork ez ditu ikusi noizbait gure etxeko kajoietan egunkarietako artikulu batzuk?Badirudi hori amaitu egingo dela. Nahiz eta blog baten aukerak ez izan, artikuluak gordetzea gustatzen zaionari zuzendutako txoko egokia dela esango nuke. Izan ere, sarean ez dugu beste antzeko txoko bat aurkitzeko aukera. Gure ikasketetan, ikus-entzuneko komunikazioen munduko pertsona bat...
A zer nolako lotsa pasa behar izan zuen neskatoak!Izan ere, noren gustoko da gure bideo "pertsonal" bat lau haizetara zabaltzea? Bideoa zabaldu zuenak, argi dago gaizki egin zuela. Ezin baita horrelako bideo bat lagunen artean txandakatu ezer gertatuko ez balitz bezala. Batetik, mugikorra berea ez zelako eta ez zuelako eskubiderik bere bideoak begiratzeko; eta, bestetik, irudiak ikustean, ezer ez esan beharrean, "exklusiba" bat balitz bezala zabaltzen hasi zelako. Baina pentsa dezagun. 18-20 urte bitarteko mutil baten eskuetara mugikor bat iristen bada, eta bertan begiratuz gero, horre...
Aztertuko berri dugun testu honetan, Firefox-ari buruzko hainbat iritzi desberdin aurkitu ditugu. Firefox-a, azken urteetan, geroz eta indar gehiag hartzen ari da. Zergatik?Hainbat arrazoi egon litezke bertan. Agian, garrantzitsuenetakoa, zabor diren anuntzio edo publizitate guztiak ezabatzen dituela izan liteke. Bestalde, gure kasuan, euskarak bere txokoa du nabigatzaile honetan eta hori ere aipatzekoa da. Gari Araolzaren ustetan, segurtasun aldetik ere Phisin-erako arriskua minimoa da hasieratik eta segurtasun arazo bat gertatuz gero, 4 edo 5 egunetara nabigatzaileak proposatzen dizu...
Argazki hau, duela 8 urte ateratakoa da. Garai hartan, Donibane-Garazira joan ohi ginen familia osoa udako opor batzuk pasatzera.Argazkiaren momentuan, helatua jaten harrapatu ninduten...