Zergatik ez Firefox?

lauhaizetara 1456150959293 Lau Haizetara | 2009-03-09 11:32

Aztertuko berri dugun testu honetan, Firefox-ari buruzko hainbat iritzi desberdin aurkitu ditugu.

Firefox-a, azken urteetan, geroz eta indar gehiag hartzen ari da. Zergatik?Hainbat arrazoi egon litezke bertan. Agian, garrantzitsuenetakoa, zabor diren anuntzio edo publizitate guztiak ezabatzen dituela izan liteke. Bestalde, gure kasuan, euskarak bere txokoa du nabigatzaile honetan eta hori ere aipatzekoa da. Gari Araolzaren ustetan, segurtasun aldetik ere Phisin-erako arriskua minimoa da hasieratik eta segurtasun arazo bat gertatuz gero, 4 edo 5 egunetara nabigatzaileak proposatzen dizu eguneraketa deskargatzea.

Nire kasuan, urte honetara arte, Internet Explorer-aren erabiltzaile sutsua izan naiz. Web 2.0-ko klaseetan, beti piztutzen nuen nabigatzailea eta gelakideei Firefox-a ez zela ona esan ohi nien. Hala ere, denborarekin eta klaseak aurrera joan ahala, konturatu naiz izugarrizko abantaila dela nabigatzaile hau erabiltzea. Abiadura, segurtasuna, euskara, zaborraren baztertzea...eta beste hainbeste abantaila aurkitu baititzakegu. Horregatik, iritzi hauek irakurtzerakoan, Maite Goñi-rekin oso identifikatuta sentitu naiz. Izan ere, bera bezala, proba beste egun baterako uzten nuen eta Internet Explorer-arekin egin ohi nuen lan.

Beraz, iritzi hauekin eta gelan ikusi ahal izan dudanarekin, nahiko argi geratu zait Firefox-ak ez duela bat ere zer ikusirik Internet Explorer-arekin eta nabigatzaile bezala, egokiena dela.


Utzi iruzkina: