Delicious:artikuluen gordeleku berria

lauhaizetara 1456150959293 Lau Haizetara | 2009-03-25 17:59

Azken egunetan ezagutu berri dugun orrialde honek, badirudi indar handia hartuko duela egun gutxitan. Izan ere, Internet izeneko munduan aurkitzen ditugun artikuluak bertan gorde ditzakegu, eta ditugun kontaktuekin konpartitu.

Nork ez ditu ikusi noizbait gure etxeko kajoietan egunkarietako artikulu batzuk?Badirudi hori amaitu egingo dela. Nahiz eta blog baten aukerak ez izan, artikuluak gordetzea gustatzen zaionari zuzendutako txoko egokia dela esango nuke. Izan ere, sarean ez dugu beste antzeko txoko bat aurkitzeko aukera.

Gure ikasketetan, ikus-entzuneko komunikazioen munduko pertsona bati elkarrizketa bat egiten badiote, edota beste motatako informazioa aurkitzen badugu, bertan txertatzea egokia iruditzen zait. Horrela, informazio hori ez dugu galduko eta nahi dugun guztietan bisitatzeko aukera izango dugu.


Utzi iruzkina: