Rodrigo Rosenberg-en kasua

lauhaizetara 1456150959293 Lau Haizetara | 2009-05-19 15:10

Gaurko klasean Rodrigo Rosenberg-en kasua izan dugu izpide. Youtube orrialdean agertutako bideoaren ondoren, zur eta lur utzi zuen mundo osoa, bere hilketa gertatu zela esan baitzuen.

Horrela, bere hilketaren egilea Alvaro Colom (Guatemalako presidentea) dela baieztatzen du. Izan ere, beste hilketa bat aztertu ondoren, gobernuari interesatzen ez zitzaizkion datuak aurkitu zituen. Ondorioz, datu horiek kalera irten ez dadin, badirudi Alvaro Colom-ek kontrataturiko sikarioek hil egiten dutela.

Izugarria da Guatemalan eta orohar Hego Amerikan aurkitu daitezkeen kasuak. Egunero gertatu ohi dira horrelako hilketak eta badirudi inor ez dela arduratzen bortizkeri hauetaz. Rosenberg-en kasua, egunero gertatzen direnen adibide bakar bat ez da.

Beraz, argi geratu da, Hego Amerikan eta beste hainbat lurraldetan, boterean dauden pertsonek nahi duten guztia egiten dutela beren herriarekin eta beraien aurkako zerbait ikusten badute, egilea kartzelan sartzeko inongo arazorik ez dute.

 

 


Utzi iruzkina: