Orgasmo baten "kostua"

lauhaizetara 1456150959293 Lau Haizetara | 2009-03-16 18:46

A zer nolako lotsa pasa behar izan zuen neskatoak!Izan ere, noren gustoko da gure bideo "pertsonal" bat lau haizetara zabaltzea?

Bideoa zabaldu zuenak, argi dago gaizki egin zuela. Ezin baita horrelako bideo bat lagunen artean txandakatu ezer gertatuko ez balitz bezala. Batetik, mugikorra berea ez zelako eta ez zuelako eskubiderik bere bideoak begiratzeko; eta, bestetik, irudiak ikustean, ezer ez esan beharrean, "exklusiba" bat balitz bezala zabaltzen hasi zelako. Baina pentsa dezagun. 18-20 urte bitarteko mutil baten eskuetara mugikor bat iristen bada, eta bertan begiratuz gero, horrelako bideo bat agertuz gero, ez al da ulertzekoa konportamentu hori edukitzea?Kuadrilan egonez gero, denok egongo lirateke irudiei begira.

Hala ere, neskatoak erru apur bat baduela iruditzen zait. Izan ere, kontu handiagoa eduki behar da horrelako irudi batzuk mugikor batean sartzerakoan. Segapotoak, oso galkorrak dira eta behin galduz gero, irudiak kalerarazten badira...arazo ederra!

Beraz, argi ibili mugikorrean sartzen dugunarekin. Izan ere, bertan sartzeak, ez du esan nahi inoiz lau haizetara zabalduko ez denik!

 


Utzi iruzkina: