Bost blog-en azterketa

lauhaizetara 1456150959293 Lau Haizetara | 2009-02-24 12:48
1

"Faroa"

Lehenik eta behin aipatu nahiko nukeen blog-a Joxe Aranzabalen "Faroa" da. Izan ere, txoko hau, ikusi ahal izan dugun lehenengoetarikoa izan da eta ikus daitekeenez oso konpletoa da. Bertan, esteka ugari, artikulu amaigabeak eta beste hainbat eduki aurki ditzakegu. Azkenik, blog-aren diseinua berriztailea dela iruditzen zait, dauden koloreak direla eta. Urdina eta gorriarekin jokatzen du, batez ere goiko atalean, eta ondorioz, alaitasun edota dibertigarritasun puntu bat ematen dio txokoari.

"Atzelari: Euskal madrildar baten blog iraultzailea"

Blog hau, Madrilen aurkitzen den bilbotar batena da. Zentzu politikoa duen txokoa da eta azken egunetako artikuluei erreparatuz gero, igande honetan ospatuko diren hauteskundeetan zentratzen da gehienbat. Horrela, Aralar-en aldeko apostua egiten duela argi uzten du. Venezuelan gertatzen denari buruz ere hainbat artikulu idatzi ditu eta Chavez-en aldeko lerroak idatzi ditu. Bestalde, eskubiko atalean, aurretik aipatutakoa berresten du, ELA,AB eta EH Bai bezalako alderdien aldeko propaganda eginez.

"Patxi Lopez"

Hateskundeetarako egun batzuk besterik falta ez direnean, lehendakarirako hautagai den Patxi Lopez-ek bere blogari buruzko propaganda handia egin du azken egunotan. Bertan sartzen bagara, burura etorri zaidan galdera, honako hau izan da: euskaraz idatziko al du?Erantzua ezezkoa da. EAE-ko lehendakaria izan nahi duen hautagaiak ez du hitz bat bera ere euskaraz argitaratu. Hasiera txarra beraz, Interneten munduaren bitartez botoak jaso nahi dituen hautagaiarentzat.

"Zientziberri"

Pilar Etxebarriaren blog hau, izenak dioen bezala zientzian oinarritzen da. Egiturari dagokionez, ez zait oso egokia iruditzen. Izan ere, atzealdea kolore grisez ezartzeak, zahar itxura ematen dio txokoari eta ondorioz, zertxobait aspergarria bihurtu daiteke. Hala ere, zientzia gustoko duten pertsonek, gune atsegin bat bezala defini dezaketela ustedut.

"Eminem"

Hasi aurretik argi utzi behar dut blog hau erdaraz dagoela. Izan ere, Eminem bezalako nazioarteko artista batek euskarazko txoko bat izatea nahiko zaila dela argi dago. Bestalde, Eminem-en jarraitzaile diren guztiontzat nahiko gune egokia iruditzen zait. Bertan, artistaren azken lanen aurkezpenak, berari burzuzko albisteak edota bere azken abestiak azaltzen zaizkigu.

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2009-03-14 19:56 #1

Eskerrik asko Faroari egindako loreengatik. Itxurari dagokionez, meritua da Maite Rementeriarena, berak diseinatu baitzuen nire bloga.<br>


Utzi iruzkina: