Google Calendar

lauhaizetara 1456150959293 Lau Haizetara | 2009-05-13 18:07

Azken klasean Google Calendar erabiltzen ikasi dugu Joxerekin. Era azkar eta sinple batean, gure eguneroko jardunak antolatu eta prestatzen ditu programa honek.

Horretaz gain, gure kideen egutegia ikusteko aukera dugu. Horrela, gure gelakide batekin arratsalde batean geratu nahi badugu, bertan begirada bat bota besterik ez dugu egin behar.

Hala ere, bere alde negatiboa ere aipatu behar da. Izan ere, badirudi gizabanakoaren "intimitatea" lau haizetara zabaltzen dela edo...Baina horretarako ere badu soluziorik Google Calendar-ek. Zergatik? Kalendario bakoitza publikoa edo pribatua izateko aukera ematen digulako.

Beraz, baliabide eroso bat iruditzen zait gure eguneroko betebeharrak antolatzeko eta gure lagunen "zitak" ikusi ahal izateko.

Hona hemen, Google Calendar-i buruzko bideoa:


Utzi iruzkina: