jon86

BIDAIA BLOGAK iritzia

jon86 1456149193705 jon86 | 2008-07-05 11:41

  Sustatun aurki daiteke blog erakargarri hau. Bertan nahi duenak bere bidaien berri ematen du, orain momentuan adibidez hiru lagun dabiltza bere esperientzia kontatzen blogg honen bitartez. Eguneroko txiki bat da blog hau, non nahi duenak bere esperientzia kontatzen du eta link batzuen bitartez argazkiak, ibilbideak...ikus daitezkeen. Bidaiatzea gustoko dutenentzat aukera paregabea dago hemen. Jendearen esperientziak irakur daitezke, egunero egunero zer egiten duten eta bide batez dauden herrialdearen hamaika gauza ikasi. Beste alde batetik, zure herritik hain hurrun zabiltzanean zure...


EL SOFTWARE LIBRE SE VISTE DE LARGOJordi Sabate teknoligia berrietan espezializatua eta nobelista da. Blog honetako atal honetan software libreari eta microsoftek merkatuan duen botereaz hitz egiten du.Guztiok dakigu microsoft zer den edo Bill Gates nor den, bata munduko enpresa indartsuenetakoa delako eta bestea enpresa horren sortzailea eta horri esker munduko pertsona dirutsuenetakoa.Horraino iristeko microsoftek teknologia berrien munduko errege izendatu du bere burua. Denok edo teknologia berrien erabiltzaile garen %ko oso portzentaia altu batek microsoften aplikazio,programa...erabilt...


Udalaitzera

jon86 1456149193705 jon86 | 2008-07-03 20:56

denbora asko igaro da azkenengoz nire herriko mendira ez nintzela igotzen. Azkenegoz duela bi urte igo ginen eta orduan ere lau lagunek egin genuen gora. Ez nuen oroitzen horren gogorra izan zitekeenik urteetan zehar behin eta berriz igo dudan mendi hori, baina azken urteetan ezer ez egitea nabaritzen da asko gainera. Gogotxu ekin genion igoerari, ordea, hamar minututan leher eginda geunden eta esateko tristea bada ere hamaika aldiz gelditu behar izan genuen gorako bidean. Hala eta guztiz ere, lortu genuen gailurreran iristea!!hori bai poztasuna. Espero dut hemendik aurrera gehiagotan eging...


Fil, Luken eta Jon

jon86 1456149193705 jon86 | 2008-07-03 16:15


DUBLIN

jon86 1456149193705 jon86 | 2008-07-03 16:05

21 uda Arrasaten pasatu osten iritsi da ordua zerbait egiteko. Ez naiz azken urteetan gaizki ibili nire herrian, beti lagunak alboan izan ditut, baina abuztua batez ere oso gogorra da Arrasaten. Kaleak hutsik gelditzen dira, taberna gehienak itxita daude...Arrasatek bere xarma galtzen du, herri fantasma baten bilakatzen da eta egia da ez dudala batere atsegin. Hondartzara joaten gara, landara...edozein tokitara baina herria usten dugu, eta ez dut atsegin. Horregatik aurten zerbait egitea pentsatu dut, bi hilabetez hemendik aldendu eta beste norabaitera joatea, eta aurten lortu egingo dut. A...


MENDI IRTEERA

jon86 1456149193705 jon86 | 2008-07-03 15:49

Azterketak amaituta eta praktikaldiak ere bukatuta, uda osoan zehar elkar ikusi ezingo dugula eta Jaka aldera joatea erabaki genuen elkarrekin pasa ahalko genituen azken egunetaz gozatzera. Arrasaten eta Euskal Herri osoan uda nahiko triste sartu da. Eguraldiak ez du asko laguntzen hondartzara joan ahal izateko eta horrexegatik erabaki genuen biok bakarrik lasai lasai aprobetxa genitzakeela eazken egun horiek Aragoiko herri honetan. Neguan hainabat aldiz izan gara eta ederki ibili gara lagun artean eskiatzen. Udan, ez ginen aurrez sekula egon eta paraje horiek nolakoak diren ikusi ahall iza...


cadiz

jon86 1456149193705 jon86 | 2008-05-14 16:31

tagzaniapastecadiz map


udalitz

jon86 1456149193705 jon86 | 2008-05-14 16:16

Udalatx Udalako mendigunean kokatuta dago, eta Anboto eta Araotz gailurrekin batera mendizerra osatzen du. Bere gailurrak zerra itxura ematen dioten hainbat mutur ditu. Gipuzkoako aldetik Arrasateko Udala auzoarekin egiten du bat, zeinak mendiari izena ematen dion. Arrasatetik ikusten den muturrak, 1.073 metroko garaiera duena, gurutze handi bat du; mutur hau, hala ere, ez da guztietan garaiena, Bizkaitik gertuago kokatuta dagoen beste bat altuagoa baita.   tagzaniapasteTagzania: branka


andrea bocceli

jon86 1456149193705 jon86 | 2008-05-09 16:18

musika aldetik gehien gustatu zaidan bideoa da hua. Duela hilabete gutxi jakin nuen abesle zoragarri honen berri, nahiz eta bere abestiak entzunak nituen. Hauxe berari egiten diodan omenaldi txiki bat da.    


Egun hauetan Huhezinema jaialdia ospatzen ari da estreinakoz, HUHEZI fakultateak antolatutako film laburren lehen jaialdia.   Gaur arratsaldean lehiaketara aurkeztutako film laburrak pantailaratu dira KulturAten, eta gero lan horien sari-banaketa ospatu da. Errekonozimendua jaso dutenen artean bi arrasatearren lanak daude: - “Tempus Fugit” (Nerea Ruiz de Azuarena). Publikoaren saria jaso du, HUHEZI-ko fikziozko laburmetraien artean.   - “People are strange” (Iagoba Domingorena). Bere ordez Ander Monederok jaso du garaikurra. Publikoaren saria jaso du, HUHEZI-ko dokumental laburre...