jon86

aupa txus

jon86 1456149193705 jon86 | 2008-05-07 08:54

Zuregatik Iosu!   Apirilaren 17an, Ikus-entzunezko komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren hatzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen agonian. Orain, Alcala Mecoko espetxean zaude, Euskal Herritik ehunka kilometrora; baina, halere Iosu, jakin ezazu urruti egon arren gurekin zaudela, gu zurekin gauden bezalaxe...


zaleak

jon86 1456149193705 jon86 | 2008-04-17 15:45

object width="425" height="355"> Lasaitu ederra hartu dugu athleticzale guztiok, badirudi aurten sufrimentua ez dela gure artean egongo. Horrela bada, jadanik hasi gara fitxaketen berriak entzuten, ordea, gauza bat argi eta garbi daukat: Fitxaketarik onena etxean dago eta hori da zaindu behar dena. Ez dago zalego hau baino fitxaketa hoberik eta geure da.


Kontrakoa badirudi ere nabigatzailea guk erabiltzaileok aukeratu dezakegu. Internet Explorer da txikitatik erabili duguna eta ohitura kontuak direla edo, nabigatzailez aldatzea posible da, norberaren esku dago. Microsoftek duen indarra ikaragarria da, windows eta internet explorer pack berean baitatoz eta oso zaila da honi erreparatu eta aldatzea. Azken urteetan, ordea, firefox-en erabiltzaile kopurua handituz doa etengabe, egongo da arrazoiren bat. Nik duela gutxi deskubritu dut nabigatzailea hau eta oso gustura nago. Abantailak anitzak dira, erabili, deskubritu eta disfrutatu!!! 


DANIEL INERARITY

jon86 1456149193705 jon86 | 2008-04-15 16:22

Danniel Inerarity izan zen duela aste batzuk huheziko fakultatean ezagutzaren gizartearen gainean hitzegiten. Hitzaldiak ezagutzaren gizartean nola aurrera egin izan zuen hizpide eta gauza interesgarri asko esan zituen. Informazio gehiegi dagoen gizartean bizi gara, horregatik jakintsuak izateko aukera asko dauzkagu, nik horrela uste nuen behintzat. Ordea, oso hausnarketa interesgarria egin zuen. nork daki edo zekien gehiago, guk edo gure aitona-amonek?? berehala ateratzen zaigun erantzuna gu garela esatea da. Hamaika medio dauzkagu informazioa jaso eta barneratzeko, ordea, errealitatea bes...


JAKA

jon86 1456149193705 jon86 | 2008-04-15 15:57

bueltzeko momentua iristen denean...


http://www.blogak.com/izarren-liga/pelikuletako-kartel-gehiagorik-ez   oraindik gogoratzen dut errealak egiten zituen kartelak eta oroitzapen onak dakarzkidala ezin dut ukatu. Lehoia zintzilik ikusi nuenean konturatu nintzen errealak egiten zuen akats handia. Bere zaletuak berotzen ditu edo kontrakoak? ni berotzea behiontzat lortu zuen eta geroko irriparrak handiago izatea lortu zuen. Publiziztek eta baita zaleek ere jakin beharko lukete lehoia ezin dela inola ere akabatu, momentu txarrenetan ere indar handia duela eta noski tentatu ezkero... Gustatu zait blog hau.


espinola izan nahi dut

jon86 1456149193705 jon86 | 2008-04-15 15:05

http://www.blogak.com/jozulin/espainola-izan-nahi-dut-divertimento   izenburuak erakarrita heldu naiz blog honetara. Izenburua irakurri hala banekien azpian zerbaitek behar zuela egon eta horrela da. Ironia erabiliz espainiarrek dituzten abantailetaz hitz egiten du. interesgarria blag hau irakurtzea


etxebizitza

jon86 1456149193705 jon86 | 2008-04-15 14:36

http://www.blogak.com/yeah/super-yeah-al-rescate-del-derecho-a-la-vivienda   Gazteok dugun arazo handienetako baten inguruko bloga da hauxe. Ironia kutxu batekin edo behintzat umoreaz hartu dute arazoa eta egia esan gizarte honetan eskertzekoa den zerbait da, horrelako arazo bat umorez jorratu ahal izatea alegia. interesgarria bloga


basatiak

jon86 1456149193705 jon86 | 2008-04-15 14:27

http://www.blogak.com/tag/fanatikoak   Argi dago futbol hitzak erakarrita iritsi naizela blog honetara, ordea, bertan zegoenak sorpresaz arrapatu nau. Futbolaren inguruan hamaika astakeria azaltzen dira bertan bai idatzita eta baita bideo erara ere. Egia esan, ez nago batere ados bertan azaltzen denaz. Niri futbolak bost axola dit, baina ez dut uste horrelako tratua merezi duenik bi edo hiru pertsonengatik. Diru asko mugitzen du eta ez zait hori gustatzen, ordea, jende asko eta askorentzat astean ordu pare batez mundutik deskonektatu eta itxaropentsu minutuakdisfrutatzeko aukera aparta...


euskara- bloga

jon86 1456149193705 jon86 | 2008-04-15 14:20

http://www.blogak.com/euskarazetakitto/euskalduna-izateagatik-zigor-bikoitza   blog honetara iritsi naiz et abertan geratu erakargarria deritzodalako. Bertan euskaldun askok eta askok jasaten dituzten injustizien berri ematen da. Nahiko osatutako bloga dela iruditzen zait, eta erabilpen oso garrantzitsua duena: jendeari telebistan edo prentsan leku handia okupatu ez harren ematen diren eta sakonki euskaldunek pairatzen dituzten gertaera deseroso askoren berri ematen da.