EL SOFTWARE LIBRE SE VISTE DE LARGO iritzia

jon86 1456149193705 jon86 | 2008-07-04 16:09

EL SOFTWARE LIBRE SE VISTE DE LARGO
Jordi Sabate teknoligia berrietan espezializatua eta nobelista da. Blog honetako atal honetan software libreari eta microsoftek merkatuan duen botereaz hitz egiten du.
Guztiok dakigu microsoft zer den edo Bill Gates nor den, bata munduko enpresa indartsuenetakoa delako eta bestea enpresa horren sortzailea eta horri esker munduko pertsona dirutsuenetakoa.Horraino iristeko microsoftek teknologia berrien munduko errege izendatu du bere burua. Denok edo teknologia berrien erabiltzaile garen %ko oso portzentaia altu batek microsoften aplikazio,programa...erabiltzen ditugu, ordea, askok eta askok ezjakintasunagatik. Badirudi microsoft ez den beste alternatibarik existitzen ez dela, baina oker gaude. Gehienok komodidadeagatik edo axolagabekeriagatik ez dugu ezer egiten. Nik adibidez duela gutxi ordenagailua erosi nuen eta blog honetan azaltzen den bezala plus bat ordaindu behar izan nuen nik ezer esan gabe ordenagailuak funtziona zezan. Ezjakintasuna eta desinformazioa nagusi diren mundu honetan enpresa indartsuek beren negozioa egiteko baliatzen dute, eta hau da horren adibide garbi bat.
Informatuta egotea norbere esku dago, kontzientziatzea da falta dugun bakarra. Ongi legoke bakoitzak bere dirua nori ematen dion jakitea, horrela askok eta askok seguru ez genuela dena microsoftek eskaintzen dizkigun baliabideei esker egingo eta alternatibakk bilatuko genituela. Badirudi fidagarria den bakarra microsoft produktuak direla, baian ez da hala. Horren adibide garbi bat blogean azaltzen da. ISO 23600 da Opendocument Openoffice suitaren barruan dagoenari eman zioten ziurtagiria. Blog hau irakurri baino egun gutxi lehenago jeitsi nuen dohan internetetik eta ederki dijoa, worden, powerpointen... oso antzerakoa da, baina dohain.
Alternatibak badaude, informatzea da falta zaigun bakarra!!


Utzi iruzkina: