DUBLIN

jon86 1456149193705 jon86 | 2008-07-03 16:05

21 uda Arrasaten pasatu osten iritsi da ordua zerbait egiteko. Ez naiz azken urteetan gaizki ibili nire herrian, beti lagunak alboan izan ditut, baina abuztua batez ere oso gogorra da Arrasaten. Kaleak hutsik gelditzen dira, taberna gehienak itxita daude...Arrasatek bere xarma galtzen du, herri fantasma baten bilakatzen da eta egia da ez dudala batere atsegin. Hondartzara joaten gara, landara...edozein tokitara baina herria usten dugu, eta ez dut atsegin. Horregatik aurten zerbait egitea pentsatu dut, bi hilabetez hemendik aldendu eta beste norabaitera joatea, eta aurten lortu egingo dut. Asko pentsatu ostean hori bai azkenean uda Dublinen pasako dut, lanean baina Dublinen. Ez dakit nolakoa izango den hiri horrek egingo didan harrera, horregatik irrikan nago igandea heldu eta hegazkina hartzeko. Hasiera gogorra izango del pentsatzen dut baina ez dago atzera bueltarik. Egun guztia pasatzen dut interneten hiri honi buruzko informazioa irakurtzen, bideo eta argazkiak ikusten... Agur Arrasate, badakit han nagoenean asko botako dudala faltan nire herri hau, bertako giroa, lagunak, familia...baina bi hilabetetan bueltan naiz!!


Utzi iruzkina: