BIDAIA BLOGAK iritzia

jon86 1456149193705 jon86 | 2008-07-05 11:41

 

Sustatun aurki daiteke blog erakargarri hau. Bertan nahi duenak bere bidaien berri ematen du, orain momentuan adibidez hiru lagun dabiltza bere esperientzia kontatzen blogg honen bitartez. Eguneroko txiki bat da blog hau, non nahi duenak bere esperientzia kontatzen du eta link batzuen bitartez argazkiak, ibilbideak...ikus daitezkeen. Bidaiatzea gustoko dutenentzat aukera paregabea dago hemen. Jendearen esperientziak irakur daitezke, egunero egunero zer egiten duten eta bide batez dauden herrialdearen hamaika gauza ikasi. Beste alde batetik, zure herritik hain hurrun zabiltzanean zure ingurukoei nondik nora zabiltzan... jakinarazteko aukera paregabea da hauxe.

Bihar nik neuk bidaia bat hasiko dut, bakar bakarrik. Ez dut uste blog bat sortuko dudanik nire esperientzia kontatu ahal izateko, ordenagailu gabe oso zalia izango baita hauxe egitea, baina aukera dudan bakoitzean flickerren aterako ditudan argazki guztiak sartuko ditut, zuek, nire lagunek, familiak...ikus ahal izateko eta nola ez ahal dudan bakoitzean email bitartez nola nagoen, zer egiten dudan...kontatuko dizuet. Tagzania erabiltzea ere gustatuko litzaidake, seinale paregabea izango zen beintzat!!Dublin utzi eta irlandan zehar hamaika bidaia egiteko asmoa baitut, nahiz eta horretarako batetik jai egunak eta bestetik dirua beharko dudan, baina uste dut posible izango dela eta nondik nora nabilen tagzaniaren bitartez ikusi ahal izango duzuela.

Eskerrak internet existitzen den eta kontaktuan izango garen, bestela bi astetan bueltan nengoen!

Laster arte


Utzi iruzkina: