Udalaitzera
denbora asko igaro da azkenengoz nire herriko mendira ez nintzela igotzen. Azkenegoz duela bi urte igo ginen eta orduan ere lau lagunek egin genuen gora. Ez nuen oroitzen horren gogorra izan zitekeenik urteetan zehar behin eta berriz igo dudan mendi hori, baina azken urteetan ezer ez egitea nabaritzen da asko gainera. Gogotxu ekin genion igoerari, ordea, hamar minututan leher eginda geunden eta esateko tristea bada ere hamaika aldiz gelditu behar izan genuen gorako bidean. Hala eta guztiz ere, lortu genuen gailurreran iristea!!hori bai poztasuna. Espero dut hemendik aurrera gehiagotan egingo dugun zerbait izatea, badirudi hurrengoan Anbotora joko dugula, ea egia den eta laister izaten den.
Argazkian ez gara joan ginen guztiak agertzen norbaitek argazkia atera behar zuelako, baina guk badakigu nortzuk izan ginen bertan eta hori da garrantzitsuena. Argazkia hamar minutu zelaian deskantsatzen izan ostean atera genituen eta hala ere...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: