“People are strange”
Egun hauetan Huhezinema jaialdia ospatzen ari da estreinakoz, HUHEZI fakultateak antolatutako film laburren lehen jaialdia.
Gaur arratsaldean lehiaketara aurkeztutako film laburrak pantailaratu dira KulturAten, eta gero lan horien sari-banaketa ospatu da. Errekonozimendua jaso dutenen artean bi arrasatearren lanak daude:
- “Tempus Fugit” (Nerea Ruiz de Azuarena). Publikoaren saria jaso du, HUHEZI-ko fikziozko laburmetraien artean.
- “People are strange” (Iagoba Domingorena). Bere ordez Ander Monederok jaso du garaikurra. Publikoaren saria jaso du, HUHEZI-ko dokumental laburren artean.
Beste hiru sari ere banatu dira. Fikziozko laburmetrai onenaren saria “Montenegro” lanak jaso du, Lander Camarerok zuzendutako lana. Dokumental labur onenaren garaikurra “La discapacidad invisible”-rentzat izan da. Azkenik, Goiena saria Iñigo Kintanaren “Tximeletak” ikus-entzunezkoarentzat izan da.
Etzi (ostirala) saritutako film laburrak proiektatuko dira KulturAten, 20:00etatik 22:00etara.
Jaialdiko antolatzaileak balorazio positiboa egin dute, guztira 41 ikus-entzunezko aurkeztu baitira lehen lehiaketa honetara.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: