MENDI IRTEERA

jon86 1456149193705 jon86 | 2008-07-03 15:49

Azterketak amaituta eta praktikaldiak ere bukatuta, uda osoan zehar elkar ikusi ezingo dugula eta Jaka aldera joatea erabaki genuen elkarrekin pasa ahalko genituen azken egunetaz gozatzera. Arrasaten eta Euskal Herri osoan uda nahiko triste sartu da. Eguraldiak ez du asko laguntzen hondartzara joan ahal izateko eta horrexegatik erabaki genuen biok bakarrik lasai lasai aprobetxa genitzakeela eazken egun horiek Aragoiko herri honetan. Neguan hainabat aldiz izan gara eta ederki ibili gara lagun artean eskiatzen. Udan, ez ginen aurrez sekula egon eta paraje horiek nolakoak diren ikusi ahall izan genuen. Egun gehienak igerilekuan pasa genituen, baian ez ginen batere aspertu, alderantziz, oso gustora ibili ginen. Goiz batez, ordea, mendian ibiltzea erabaki genuen eta horixe egin genuen. Autoa hartu eta Candanchura jo genuen bertatik Astuneraino oinez joan eta mendi tontorrera iritsi asmoz. Ez zen posible izan guzti hau egitea, denbora luzez ezer ez egiteak horrelako ondoriak baitakartza. Hala ere Astuneraino iritsi ginen, beste batean igoko gara mendi tontorrera. Oso kuriosoa izan zen elurrez estalita ezagutu genuen paisaia eraldatuta ikusteak, elur gabe eta batez ere jenderik gabe!! Hurrengo batean lortuko dugu, seguru!!!


candanchu-astun map


Utzi iruzkina: