Aurreko astean, psikologo batekin hitz egiten ari nintzela egin zidan galdera baten harira idazten dut gaurko sarrera, zer pentsatua eman zidalako eta zuekin konpartitzea aproposa iruditu zaidalako. Gutxien espero nuen momentuan horrela galdetu zidan. " Aizu Irati, zer EZIN du kontrolatu gizakiak?" Pentsakor geratu nintzen, baina horrela erantzun nuen: " Ba, denbora esango nuke, denbora ezin dugu kontrolatu. Ezin dugu denbora nahi dugunean geratu edo ezin dugu denbora aurreratu. Denbora gizakiaren kontroletik at dago. Nik uste dut beste guztia modu batera edo bes...
Maitasunari, Aspaldi zen sabelean tximeletak sentitzen ez nituela eta oso aspaldi parranda girotik at norbait ezagutzen nuela. Hau da, ligatzea beti erlazionatu izan dut alkoholarekin, ziurrenik hori delako ezer sentitu gabe ondo pasatzeko eta norbere behar sexualak asetzeko modurik egokiena. Gaur zurekin nago, baina bihar ezezaguna bailitzan tratatzen zaitut. Guzti honi azalpen logiko bat bilatu nahian, konturatu nintzen nire azken erlazioak utzitako eta sortutako beldurrak zeudela hor atzean: gaizki pasa nuen behin eta ez nuen nahi inor nire mundutxo hau alrebestera sar zedin. Er...
Zein ederrak diren espero ez diren itzal epelak. Ohituren artean Egunen tarten batean nonbait, zure zain. Goizean goizeko kafea, ilargi betea, olatu hotsa esnatzean, neguko eguzki izpiak, euri tantak leihoan... Maiz oharkabean pasatzen ditugun plazer txiki horiek ekarri nahiko nituzte burura. Lanaren estresa dela, bestea dela, ahantzi egiten gara, bai gure buruak eta bai naturak ematen dizkigun altxor txiki eder horietaz, eta ni naiz hori egiten duen lehendabizikoa. Eta bai, udarak usaia dauka, isiltasunak soinua dauka eta iluntasunean ikustea posible da. Baina zer d...
Ikara edo beldurra. Uda oso laburra izan da aurtengoa, baina pentsatzeko luzeegia agian. Azken hilabete hauetan, ekainetik abuztura zehazki, nire bizitza zeharo aldatu da. Agur eta ongietorri asko eman behar izan ditut, agur nire bizileku izan denari, gelakideei, maite nituen pertsonei, lekuei, usainei... eta ongietorria berriro gurasoekin bizitzeari, herriko errutinari, kuadrilakoei, ikasketa berriei... Honek guztiak izugarrizko ezjakitasuna sortu dit. Ezjakintasuna edo beldurra, ez dakit zein doan lehenengo, baina nik ezjakintasunari beldurra dela esango nuke. Baina zer dira bel...
Lehoi ilea, frontoi kopeta, masail irtenak, aurpegiko pekak, ezpain lodiak, lepo luzea, esku potoloak, tripa, kurba markatuegiak, izter handiak, patata oinak... konplejuak. Daukaguna gorrotatu eta ez duguna nahi dugu beti. Zein ariketa zaila den norbera maitatzea, ezta? Eta zein erreza den besteekin konparatzea? Besteongan gugan ez dugun hori ikustea, besteengan hori baloratzea, bestei esatea, etab. Nik adibidez, oso txikitatik izan dut auestima arazo larri bat. Inoiz ez dut inoiz maitatu nire burua. Inoiz ez dut sinistu ni zer naizen. Inoiz ez dut jendeak esandako 'a ze ile p...
Gaueko 23:59. Dagoeneko eguna amaitzear da. Beste behin. Horrela gertatzen da beti. Akzioak amaitu egiten dira, amaitu eta hasi. Prozesuak berriz ez, prosezuak ez dira inoiz amaitzen. Erlazioak amaitu egiten dira, bidaiak amaitu egiten dira, momentu zoriontsuak, momentu tristeak, larru jotzeak, irribarreak... hauek guztiak amaitu egiten dira. Hasi eta buka. Maitasunak berriz hor dirau, bidaiatzea ez da inoiz amaitzen, zoriontasuna beti dugu ate joka, tristura ate joka dugun bezalaxe. Hauek guztiak ez dira inoiz amaitzen eta ez dira inoiz hasten. Ez hasi eta ez buka. Ei, baina has...