Esker mila, Covid

No profile photo Hosto Muxuak | 2020-04-13 13:46

irati.sanchezdearevalo@gmail.com 1586778487575

Itzuruneko hondartzako hondar ale bat baino ez gara mundu honetan, eta Itzuruneko milaka hondar aleek osatzen dute izana: etxebizitzak, kulturak, lagunak, familiak, hobbiak, sentimenduak... eta hondar ale garen heinean, itsasoratu egiten dira ale horiek. Batzuk korronteak eramaten ditu; besteak itsasoan paseoan ibili eta berriro bueltatzen dira: gutxi batzuk, geldi geratzen dira zeuden tokian.

Egun hauetan, ale horietako bakoitzak nire bizitzan izan duen ibileraz hausnartu dut. Inoiz mugitu ez diren aleak zirela uste nuenak ez didate jaramonik egin eta mugimenduan zebiltzan beste batzuk bueltatzea erabaki dute, "zer moduz" zaude batekin edo "ei, hau bukatzean zerbeza bat hartu behar dugu" esanez. Jendeak gorroto du hau bukatzean X egingo dut esatea, baina niri asko erakutsi dit. Nik ere, ale batzuei esan baitiet hori, eta esan beharko nien beste batzuei ez diet esan, badakidalako hor egongo direla hau bukatzean. Horiei barkatu. Askotan beti hor daudenei gauzak eskertzea ahazten zaigu. Gero, ordea, itsasoratzen direnean, ez du balio damuka ibiltzeak.

Egun hauetan, hemendik aurrera, ale horietatik zeintzuk hobesten hasiko naizen erabaki dut. Bai, denok esaten dugu gauza materialek ez dutela zoriontasunik ematen. Tira, niri etxe "handi" bat izateak lagundu dit egoera hau eramaten, jateko dirua izateak... ordegailu bat izateak, etab. Lagundu dit esan dut. Bai. Baina laguntzeak behar izatea esan nahi al du? Ez! Lagungarri izatea eta behar izatea lotuta dauden arren, ezberdinak dira.

Egun hauetan,  oroitzapenek lagundu naute gehien: begirada horiek gogoratzeak, besarkada baten berotasunak, hitzak, zerbeza hotzak ezpainetan sortzen duen bustiak, hosto bat zapaltzeak sortzen duen soinuak, izarrak ikusteak dakarren barne lasaitasunak, itsasoaren soinua, kresalak jartzen didan oilo-ipurdiak... eta horiekin emozionatzen diren pertsonak gustuko ditudala konturatu naiz. Zure konpainiarekin nahikoa dutenak, eguzkia sartzearekin emozionatzen direnak, itsasoaren soinuarekin. Eta ez zure konpainiarekin beste zerbait erosi, lortu nahi dutenak. Interesa, zein hitz itsusia bere zentzu konotatibo zein denotatiboan.

Eta, tamalez, birus batek edo gerra biologiko batek etorri beharra izan du, hondartzako ale bat baino ez garela erakustera. Gure bizitza beste ale gutxiri axola zaiela bakarrik erakustera, eta bizitzan lehentasunak markatu behar direla erakustera, zaintzaren garrantzia erakustera, bizitza bizi behar dela erakustera. Hondar ale bat garela erakustera, hain zuzen. 

 Jende ugari ari zait galdezka zer egingo dudan hau bukatzean: ba nire bizitza nahi dudan bezela bizitzen hasiko naiz, ale horiek positzionatzen, hartzen eta uzten. Ihes egiteko beharraren ale hori barruan daukat. Hemendik ateratzekoa, beste hondartza batera naraman olatu hori hartzekoa eta beste ale batzuk ezagutzekoa, urruti, oso urruti. Txetxetxe, horrek ez du esan nahi nire hemengo benetako aleak ahaztuko ditudanik, beste batzuk gehitu nahi ditut soilik, nire izana osatzeko falta zaizkidan ale mugikari horiek.

 

Eta, tamalez, birus batek edo gerra biologiko batek etorri beharra izan du, bizitzaren soka zein estua den erakustera. 

 

Esker mila Covid, baina hobe duzu mugitu eta itsasoaren korronteak tragatzen duen beste ale bat baino ez izatea.

 

Itzurun hondartzako ale bat baino ez gara

Hondartzako ale bat baino ez

Hondartzako ale bat 

Hondartzako ale bat

Ale bat

 

Hosto muxu bat,

Kixkurne.

 

 

 


Utzi iruzkina: