K O N T R O L A

No profile photo Hosto Muxuak | 2021-01-24 10:45

 

 

Aurreko astean, psikologo batekin hitz egiten ari nintzela egin zidan galdera baten harira idazten dut gaurko sarrera, zer pentsatua eman zidalako eta zuekin konpartitzea aproposa iruditu zaidalako.

Gutxien espero nuen momentuan horrela galdetu zidan. " Aizu Irati, zer EZIN du kontrolatu gizakiak?"

 

Pentsakor geratu nintzen, baina horrela erantzun nuen: " Ba, denbora esango nuke, denbora ezin dugu kontrolatu. Ezin dugu denbora nahi dugunean geratu edo ezin dugu denbora aurreratu. Denbora gizakiaren kontroletik at dago. Nik uste dut beste guztia modu batera edo bestera kontrolatu ahal dugula." 

Hark ia ziur negoen galdetu zidan eta buruari eragin ostean honakoa esan nion: "Bai, beno, gizakiak kontrola dezake zer, noiz eta zenbat jaten duen, zenbat kirol egiten duen, zenbat ordu lo egiten dituen, zenbat diru gastatzen duen hilabetean, zenbat lan egin nahi duen, zenbat... zenbat... zenbat."

- Eta zer gertatzen da sentimenduekin Irati?- galdetu zidan.

- "Ostras egia da, sentimenduak ezin ditugu kontrolatu. Beno bai eta ez. Baietz diot posible delako zuk zure sentimenduak zein diren izendatu eta horiek jakinda zure ekintzen inguruko erabakiak hartzea, baina sentimendua bera ez da kontrolagarria. Zuk ezin duzu kontrolatu noiz jartzen zaren triste, noiz sentitzen duzun beste pertsona batekiko, noiz zauden depresibo edo noiz zauden hiperpozik. Bestela inork ez zuen gaixotasun mentalik ezta?"

- " Bai, Irati, arrazoi duzu. Beste pertsonek sentitzen dutena edo zuk sentitzen duzuna kontrolaezina da. Horregatik batzuetan gutxien espero dugunean hasten gara sentitzen, besteekin konektatzen eta gutxien espero dugunean deskontrolatzen gara. Hots, dena konexioak dira, zuk pertsona batekin konektatzen duzu (kontrolatzen ez duzun arrazoi batengatik) eta kontrolatzen ez duzun beste arrazoi batengatik konexio hori apurtu egiten da, eta behin apurtuta oso zaila izaten da berriro konektatzea, prozesu kontziente bat behar delako, baina zuk ederki azaldu duzun bezala sentimenduak, zureak eta munduko beste edonorenak kontrolaezinak direlako. Eta, hori oso polita da, ez al duzu uste?

- Bai, hala da. Baina orduan zergatik kontrolatzen du jendeak jendea? Posibleki, kontrola segurtasunaren ezaren sinonimoa da. Hau da, zuk pertsona bat galduko duzula ikustean, pertsona batek min hartuko duela ikustean, pertsona bat arrisku egoera baten aurrean dagoela ikustean, kontrolera jotzen dugu, babes teknika bat bezala, hari eragiten diogunaz ohartu gabe.

- Ezin hobeto erantzun diozu nire galderari. Badakizu, beraz, kontrolatu dezakegun bakarra, gure sentimenduetatik at egiten dugun ekintza oro da. Beste guztia, zorionez, ez dago gure esku eta horregatik da gizakia izaki sentikorra.

Eta zuk, zer kontrola dezakezula uste duzu? 

Hurrengora arte,

 

Kixkurne.

 


Utzi iruzkina: