HASIERAK eta AMAIERAK

No profile photo Hosto Muxuak | 2019-05-09 16:59
2

Gaueko 23:59. Dagoeneko eguna amaitzear da. Beste behin. Horrela gertatzen da beti. Akzioak amaitu egiten dira, amaitu eta hasi. Prozesuak berriz ez, prosezuak ez dira inoiz amaitzen.

 

Erlazioak amaitu egiten dira, bidaiak amaitu egiten dira, momentu zoriontsuak, momentu tristeak, larru jotzeak, irribarreak... hauek guztiak amaitu egiten dira. Hasi eta buka.

Maitasunak berriz hor dirau, bidaiatzea ez da inoiz amaitzen, zoriontasuna beti dugu ate joka, tristura ate joka dugun bezalaxe. Hauek guztiak ez dira inoiz amaitzen eta ez dira inoiz hasten. Ez hasi eta ez buka.

Ei, baina hasiera guztiak ez dira algaratsuak, politak edo xamurrak eta amaiera guztiak ez dira tristeak edo gogorrak. Badaude hasiera tristeak eta amaiera alaiak, amaiera alaiak eta hasiera deserosoak. 

Gogoratu, garrantzitsuena ez dela bidaia bat, erlazi bat edo momentu zoriontsu bat, irmoki maitatzea, egunero bidaiatzea, irribarre egitea eta gozatzea baizik. Bestela, BIZITZA amaituko da, eta orduan ez duzu ez bidaiatuko, ez maitatuko. Bukatu egingo da.

 

Hosto muxu bat,

Kixkurne.

 

 


Utzi iruzkina: