I K A R A
Ikara edo beldurra.
Uda oso laburra izan da aurtengoa, baina pentsatzeko luzeegia agian.
Azken hilabete hauetan, ekainetik abuztura zehazki, nire bizitza zeharo aldatu da. Agur eta ongietorri asko eman behar izan ditut, agur nire bizileku izan denari, gelakideei, maite nituen pertsonei, lekuei, usainei... eta ongietorria berriro gurasoekin bizitzeari, herriko errutinari, kuadrilakoei, ikasketa berriei...
Honek guztiak izugarrizko ezjakitasuna sortu dit. Ezjakintasuna edo beldurra, ez dakit zein doan lehenengo, baina nik ezjakintasunari beldurra dela esango nuke.
Baina zer dira beldurrak? Akaso existitzen dira? Nik gure barnean ezinegona eta ezjakitasuna sortzen duten huraxe bezala definituko nituzke, zure erosotasun zirkulutik irtenaraztea galarazten zaituen atximurka bezala. Batzuek beldurra diote dutena galtzeari, besteak bildurra zeozer egin eta gaizki irtertzeari, besteek bildurra diote bakarrik geratzeari, zahartzaroari,... Zergaitik ote du konotazio negatibo hori? Beldurra etsaiaren arma indartsuena bilakatzen da, ba al zenekien? Badaki ez duzula beldurra eragiten dizun hori egingo eta ez dabil oker, beraz nahi duen guztia lortzen du. Gero, pentsatzen jartzen zara duzun horrek etzaituela betetzen, baina bildurra duzu berri hori zenuena baina okerragoa izatea eta horrela behin eta berriz. Zirkulu negatiboa. Negatiboa
Halaxe, konturatu naiz beldurra diodala etapa berri honi eta hau ez zait aspaldian gertatu, baina are paniko handiagoa ematen dit dudan apur honekin geratzeak, ez aurrera egiteak eta beraz inoiz ez ondo sentitzea nire buruakin, beldurraren zomorro honek ni neu naizena pixkanaka jateak. Zer uste duzue, ez didala beldurra ematen pertsona berriak ezagutzeak, erlazio berriak hasteak, lan berriak, lagun berriak, konfort zona hortatik haratago joateak? Zu zeu zara zure beldurren jabe edo zure beldurrak dira zure jabe?
Ero bat naizela pentsa dezakue baina gogoratu , 'galtzeko ezer gutxi daukagunok ibiltzen gara beldur gabe'.
Beldur barik hasi iraila,
Hosto muxu bat,
Kixkurne.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: