N E U

No profile photo Hosto Muxuak | 2019-04-13 00:57
1

irati.sanchezdearevalo@gmail.com 1555110262809

Ongietorri nire mundura!
 
Nor ote naiz? Eta zu, nor zara?
 
 
Ilusio handiz murgiltzen naiz idaztearen mundu kulunkagarri hontan. Egia esan, asko idazten dut, barnea husteko batez ere. Baina publikoarentzako? Sekula ez! Sentimendu gazigozo batek laztantzen nau oraintxe bertan.
 
Ez dakit oso ondo nor naizen, ezta nor izan nahi dudan ere; aldiz, oso ondo dakit nor ez naizen, eta nor izan nahi ez dudan.
 
Irribarrea, kontaktua, abentura eta askatasuna ditut gogokoen. Mendira joan eta aldi berean txiki eta handi sentitzen zaren une hori, abentura berri batek eragiten duen barne zomorroa edo hosto batek zikiratzean sentitzen duzun hotzikararen tamaina. Kafea, dantza, kresala, sua. Hauek ere izugarri maite ditut
 
Zekenkeria, isiltasuna, eta lotura gorroto ditut. Zer esan jakin baina esatera ausartzen ez zaren momentua, handitasunak jaten zaituenean sentitzen duzun txikitasuna, isiltasunak sortzen duen iluntasuna. Animaliak, orratzak, baloiak. Hauek bildurra ematen didate.
 
E x o t i k o a. Bai. Uste dut hau dela hobekien definitzen nauen hitza. Sentibera naiz oso, baina gauzak oso barnetik eramaten ditut, txiki txikitatik. Oso hiztuna naiz lehen itxuran eta aldi berean lotsatia ondo ezagutzen banauzu. Umore oso arraroa daukat eta batzuetan burua erotzen zait, ordu txikietan batez ere.
 
Ei! ez beldurtu! ez izan koldarra nire bihotzean murgiltzeko. Sinpeki, bidaiaz gozatu, eta gustuko ez baduzu tximeletek bezala egin ihes...
 
Amak beti esan ohi dit: "pertsona bakoitzak doai bat du". Oraindik ez dut nirea topatu, ez dit irribarre egin. Agian hobe da horrela. Bizitza traketsak egunerokotasuna hobetzen duelako, errutina eramangarriagoa egiten duelako, zure buruaz barre egiten erakusten dizulako.
 
Bitartean, bidaiaz gozatuko dut. Eta zuek ere, gozatu bidaiaz.
 
Hosto muxu bat,
 
Kixkurne

twitter: BlogakEus

2019-04-29 13:19 #1

Kaixo Kixkurne! Ongi etorri Blogak.eus komunitatera eta animo zure ibilbide berri honetan! ;)


Utzi iruzkina: