MAITASUNARI
Maitasunari,
Aspaldi zen sabelean tximeletak sentitzen ez nituela eta oso aspaldi parranda girotik at norbait ezagutzen nuela. Hau da, ligatzea beti erlazionatu izan dut alkoholarekin, ziurrenik hori delako ezer sentitu gabe ondo pasatzeko eta norbere behar sexualak asetzeko modurik egokiena. Gaur zurekin nago, baina bihar ezezaguna bailitzan tratatzen zaitut. Guzti honi azalpen logiko bat bilatu nahian, konturatu nintzen nire azken erlazioak utzitako eta sortutako beldurrak zeudela hor atzean: gaizki pasa nuen behin eta ez nuen nahi inor nire mundutxo hau alrebestera sar zedin. Eroso sentitzen nintzen nire konfort zonan, nire modura gauzak egiten, nahiz eta batzuetan hanka sartu, guztiak bezalaxe. Baina hontaz ere nazkatu naiz, nazkatu baino aproposagoa litzateke -nekatu- hitza. Nekatu naiz hiru urtez horrela aritzeaz. Jende berria ezagutu nahi nuen, horrek zehazki zer esan nahi duen jakin gabe.
Guzti hontaz asko asko pentsatu dut konfinatuta egon garenean, baina beste behin beldurrak gogoak edo saiakerak baina pisu handiagoa zuen Kixkurnerengan.
Hala ere, zorionez edo zoritxarrez, bizitza hontan ez da ezer kasualidadez gertatzen. Beti izan naiz oso mistikoa, kasualidadean eta karman sinesten duen horietakoa, eta denborak bakoitza bere tokian jartzen duela pentsatzen duen horietakoa. Horrela, munduak seinaleak bidaltzen dizkigu, aukerak aurpegi parean jartzen dizkigu, gu libre izanik haiek hartu edo uzteko. Horrela iritsi zen nik espero ez nuena, nire konfort zonatik irteteko aukera paregabea. Bihotzkada hori jarraitzea erabaki nuen, baina orain ez naiz eroso sentitzen, ez baitakit hau nola egiten den. Ez dakit konparazioetan erori gabe beste pertsona ezagutzen eta ez dakit nire buruan espektatibarik ez sortzen. Sinpleki, ez dakit oraina bizitzen. Teorian hain erraza dena, zein zaila izaten den aplikatzen. Zaila izatearen arrazoi nagusienetako bat da gauza asko ez daudelako nire esku, beste pertsona ere hor dagoela eta oso posible dela guztia kontrolpean ez izatea. Zergatik izan behar dut dena kontrolpean? Zergatik izan behar du guztiak nik sortu ditudan espektatiben araberakoa? Horrelakoetan, zure barnean zerbait sentitzen hasten zarela ikustean, bi tendentzia nagusi izaten ditugu: ihes egin edo putzura jauzi egin. Nik bigarrenaren aldeko apostua egin dut orain dela gutxi, nahiz eta oso ondo nola egiten den ez jakin. Badakidalako pertsona horrek ematen didana nire beldurrak suntsitzeko ainakoa delako. Oraina bizi behar dut, gaurkoa, biharkoa zer izango den inork eztaki eta.
Beraz, barkatu maitasunari, bide honetan nahi baino gehiagotan nahasten banaiz eta bestea alrebesten badut. Barkatu bide zuzena hartu partez, goitik-behera gehiena dituena hautatzen badut. Barkatu noizean behin min pixkat ere eragiten badut.
Gogoratu, ezina ekinez egiten dela.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: