Hau naiz, eta zer?

No profile photo Hosto Muxuak | 2019-05-22 00:03
1

  • Lehoi ilea, frontoi kopeta, masail irtenak, aurpegiko pekak, ezpain lodiak, lepo luzea, esku potoloak, tripa, kurba markatuegiak, izter handiak, patata oinak... konplejuak.

Daukaguna gorrotatu eta ez duguna nahi dugu beti. Zein ariketa zaila den norbera maitatzea, ezta? Eta zein erreza den besteekin konparatzea? Besteongan gugan ez dugun hori ikustea, besteengan hori baloratzea, bestei esatea, etab.

 

Nik adibidez, oso txikitatik izan dut auestima arazo larri bat. Inoiz ez dut inoiz maitatu nire burua. Inoiz ez dut sinistu ni zer naizen. Inoiz ez dut jendeak esandako 'a ze ile politta, ze neska exotikoa, ze ezpain gorriak' sinistu. Azken finean zer da jendea?

Bueno horrek orain berdin dio, zuk irakurri hau arretaz, ariketa oso polit batekin nator eta.

 

Bihar goizean, esnatzen zarenean, dutxatu ostean edo egokien dakusazunean, biluztu eta jarri ispiluaren aurrean. Eta hasi, hasi goitik behera, gorputzeko parte oro begiratu ispiluan. Ikutu eta sentitu. Eta, konpleju hori, gustoko ez duzun hori topatzean esaiozu zure buruai: Hau ere ni naiz, honek ere ni egiten nau, eta oso oso polita da.

Saiatu lehen ez bezela ikusten, fijatu, ez dela horrenbesterako?

Segi, segi behera, ikutu itzazu titiak, petxua sabela, sorbaldak, eskuak, zakila, alua... eta segi esaten, segi gustoko ez duzu hori onartzen, maitatzen. Kostatzen du ezta? Ez etsi, gozatu. Segi, behera, hankartea, ipurdia, aldakak belaunak, oinak, hatzak... seguru nago sorpresarenbat edo beste jaso duzula ezta? Eta hainbeste burujate eragin dizun hori bera ez dela uste bezalakoa? 

Bukatzeko esan: hau naiz, politta naiz eta horrela maite naiz.

 

Azken urte hontan, zera ikasi dut: ni naizela nere buruarekin bizi osoa egongo den bakarra, eta beraz, ni maitatzen ez banaiz, nola maitatuko dut beste inor?

 

Hau naiz, eta zer?

pd: Joan aurretik mesede bat eskatu behar dizut. Ez zaitez inorekin ezertan konparatu.

Ikusten duena gustuko ez duenak, beste aldera begira dezala. 


Utzi iruzkina: