Idazlan hau DBH 3an idatzi nuen. Bertan nire hizkuntza biografia agertzen da, nire ama hizkuntzatik ikasi dudan azkeneko hizkuntza arte. Euskal Herriko ukipen-hizkuntza guztiak hitz egiten ditut, hau da, euskara, gaztelania eta frantsesa. Hauez gain, ingelesa ere hitz egiten dut. Hortaz, 3 hizkuntza handi eta txiki bat mintzatzen ditut. Euskara hizkuntza txiki bat da, Espainian soilik da ofiziala eta 751.700 hiztun ditu. Gaztelania hizkuntza handia da, 21 herrialdetan da ofiziala eta 600 milioi hiztun ditu. Ingelesa eta frantsesa hizkuntza handiak dira, eta mundu guztian zehar hedat...
Hau hiruhileko honen bukaeran idatzitako iritzi-artikulu bat da. Abortu legalak ekartzen dituen onurei buruz hitz egiten dut, eta hauek defendatzeko argudio mota ezberdinak ematen ditut. ABORTUAREN ONURAK Abortua haurdunaldi bat eteteko egiten den prozesu bat da. Nahiz eta kasu askotan emakumearentzat funtsezko behar bat izan, gutxi dira legez eta osasuna arazoan jarri gabe abortatzeko aukera dutenak. Hau guztiaz gain, gai honek mundu guztian zehar polemika handia dakar; izan ere, erlijio, ohitura zein tradizioek gai honi buruz tabu asko dituzte eta ikuspuntu ezberdinak edukitzen la...
Hau aurten idatzitako testu bat da. 16 urte izatea nola bizi dudan kontatzen dut, eta adin honek dakartzan bizipen ezberdinak azaltzen ditut. Bada adin bat. Adin bat non hormonak dantzan ditugun eta bizitzako esperientzia berriak oso biziki sentitzen ditugun. Adin bat, noiz etorkizunari buruz pentsatzea ezinezkoa den jarduera bat iruditzen zaigun arren, bizitza guztian zehar egingo ditugun ikasketak erabakitzen hasi behar dugun eta noiz lehen aldiz festetan ateratzen garen eta esperientzia berriak bizitzen ditugun. Bada adin bat, non gazteok gorabehera emozional asko...
Idatzi hau DBH 2an egin guen. Irakurri berri genuen Ezekiel liburuaren ohar kritiko bat da. EZEKIEL Ezekiel 14 urte dituen mutil bat da. Ama eta arrebarekin bizi da, aita etxetik joan zelako bera txikia zela. 3 lagun min dauzka, Etxe, Leon eta Ola. Inorrek ez dio neska bati musu eman; nahiz eta, beraiek desiratzen egon. Apustu bat egitea burutzen zaie, nor izango da lehenengoa neska bati musu ematen. Bitartean hainbat oztopa gainditu behar dituzte: adiskidetasuna, maitasuna, fideltasuna, sexualitatea, neskak, nerabezaroa,... Irakurtzeko oso erraza da; izan ere,...
Hau aurreko urtean idatzitako ipuin bat da, euskarako hiruhileko guztian zehar ipunak nola idatzi ikasten aritu ondoren, konpetentzietako lanerako bat egin behar genuen eta hau da aurkeztu nuen lana. ZAZPI-ITSASO “Hilabete itsasoan pasatu ondoren, azkenean, Zazpi-itsaso izeneko ontzia Omango portura iritsi da; izan ere, Somaliako kostan pirata batzuk egun batez bahituta izan zuten. ” “Horrela da Jon, sekulako ikara pasa zuten, espero ez zutenan armaz beteriko 4 piratek mehatxuak egin ondoren bertara sartzea lortu zutenean.” Mariak izugarrizko poza zuen, bere sena...
Deskribapen hau DBH 1ean idatzi nuen musikako lan baterako. Elektroduendesen "Salgo a la calle" abestiaren, une hartako nire abesti gustukoenaren, soinuaren parametroen eta musikaren deskribapena egin nuen. SALGO A LA CALLE - ELEKTRODUENDES Abestiaren hasieran, gitarra nota grabe eta motzekin hasten da. Abesten hasten denean neska baten ahotsa entzuten da, nahiko agudoa da. Gutxira, bateria eta baxua hasten dira. Ia jarraian, abestia asko azkartzen da. Instrumentuak denbora guztian nota grabe, motzak, fuerteak eta oso azkarrak jotzen dituzte baina abeslariak hasieran agu...
Testu hau nire lehenengo ohar kritikoa izan zen, Jasone Osororen "Ezekiel" liburua irakurri ondoren egin nuen. EDUKIAK: Ezekielek 14 urte ditu. Bizitza bi zatitan banatuta dauka: etxekoa eta kalekoa. Etxean bere arreba eta amarekin bizi da, baina hauek sekulako buruhausteak ekartzen dizkiote, mutilak zakilan bakarrik pentsatzen dutela pentsatzen baitute. Kalean, berriz, koadrila bat dauka. Denak neskekin obsesionatuta daude baina inork ez du lehen musua eman; denak sekulako gogoa dute, izan ere, abentura handi bat da huentzat lehen musua ematea. Emango al du Ezekielek lehen musua...
Mikroipuin hau DBH 3an nengoela idatzi nuen lehiaketa batera aurkezteko. Eskorbutoren abesti batean inspiratu nintzen ipuin aldarriketzaile hau idazteko. GIZARTE ZAPALTZAILEA Bizi nahi dut bizirik nagoen bitartean. Baina gizarteak ez digu aske izaten uzten. Denbora kontsumitzen doa. Gorputzak suntsitzen doaz. Esperantza galduta, ilusioa galduta. Ez zaigu ezer geratzen. Burua jaten digute. Manipulatu egiten gaituzte. Egia aspergarria da, frustrantea. Hiltzearen beldur gara, heriotzak sarrakioa sortzen digu. Arazoek jarraitzen dute, eta ez dago konponbiderik. Iragan...
Idatzi hau DBH1ean nengoenean egin nuen, nire ikastolako ibilibideaz hitz egin nuen eta HH zein LH mailan edukitako momentu zail eta onez hitz egiten dut. Gaur egun horrelako idatziak irakurtzea asko gustatzen zait. Ikastolan 3 urterekin hasi nintzen. Ez zitzaidan ikastola berria batere gustatzen eta goizero nire aitak negarrez eramaten zidan zaintzara. Oso ondo gogoratzen dut, zaintzako andereñoek esaten zidatela malkorik gabe geldituko nintzela. Rakelek printzesen edo loreen marrazkiak egiten zizkidan eta asko gustatzen zitzaidan. Nire aitak esaten zidanez, oso neska...
Bada adin bat. Adin bat, non dena intentsitate handiz bizi dugun eta aldi berean denak ez digun axola. Adin bat, zeinetan azterketan bost bat atera edo zortzi bat atera berdin digun. Izan ere, jada nazkatuta gaude ikastolaz eta ikasteaz. Ikastolara ez joateko edo ez ikasteko edozein aitzakiak balio digun adina da. Adin bat, non maitemintzen hasten garen eta gure itsura eta sare sozialak asko zaindu behar ditugun. Izan ere, gure helburu nagusia estereotipoen barruan egotea da eta “popularragoa” izaten saiatzea. Adin bat, zeinetan lagun...