EZEKIELEN OHAR KRITIKOA

No profile photo GURE IBILBIDEA | 2022-03-11 09:00

Testu hau nire lehenengo ohar kritikoa izan zen, Jasone Osororen "Ezekiel" liburua irakurri ondoren egin nuen.

 

EDUKIAK:

Ezekielek 14 urte ditu. Bizitza bi zatitan banatuta dauka: etxekoa eta kalekoa. Etxean bere arreba eta amarekin bizi da, baina hauek sekulako buruhausteak ekartzen dizkiote, mutilak zakilan bakarrik pentsatzen dutela pentsatzen baitute. Kalean, berriz, koadrila bat dauka. Denak neskekin obsesionatuta daude baina inork ez du lehen musua eman; denak sekulako gogoa dute, izan ere, abentura handi bat da huentzat lehen musua ematea. Emango al du Ezekielek lehen musua? Eta kuadrilako norbaitek? Nor izango da lehena?



BALORAZIOA:

Jasonek esaldi motzekin kontatzen digu nolakoa den mutil baten lehen musua emateko prozesua. Bertan maitasuna, leialtasuna eta sexualitateari buruz hitz egiten du. Horregatik, nobela hau irakurterraza da eta arina egiten da. Gaia oso erakargarria da gazteentzat eta gazteek erabiltzen duten hizkera ere. Halere, bukaera ezberdina emango nioke eleberriari.

 

Naia Sarasola


Utzi iruzkina: