16 URTE

No profile photo GURE IBILBIDEA | 2022-03-11 09:12

Hau aurten idatzitako testu bat da. 16 urte izatea nola bizi dudan kontatzen dut, eta adin honek dakartzan bizipen ezberdinak azaltzen ditut.

 

Bada adin bat. Adin bat non hormonak dantzan ditugun eta bizitzako esperientzia berriak oso biziki sentitzen ditugun. Adin bat, noiz etorkizunari buruz pentsatzea ezinezkoa den jarduera bat iruditzen zaigun arren, bizitza guztian zehar egingo ditugun ikasketak erabakitzen hasi behar dugun eta noiz lehen aldiz festetan ateratzen garen eta esperientzia berriak bizitzen ditugun. 

 

Bada adin bat, non gazteok gorabehera emozional asko izan arren, gizarteak jarritako arau zein estereotipoak jarraitzen saiatzen garen. Adin bat, non lehenengo muxua ematen duzun eta lehen aldiz momentuko bikotekidearekin uzten duzun. Eta noiz zure identitatea dudan jartzen duzun; horregatik, nor naiz?, Zer nahi dut?, Zer egiten dut? moduko galderak egiten dizkiogu geure buruari.

 

Bukatzeko, bada adin bat, non motoa gidatzeko baimena ateratzen dugun eta independenteagoak sentitzen garen. Adin bat, noiz gurasoen beharra izan arren, haiekin ditugun sermoiak egunerokotasunean ematen diren; izan ere, edozerk geure onetik ateratzen gaitu eta intseguritatea dela eta, kritika guztiak gaizki hartzen ditugu. 

Naia Sarasola

 

 

 


Utzi iruzkina: