ABESTI-ANALISIA
Deskribapen hau DBH 1ean idatzi nuen musikako lan baterako. Elektroduendesen "Salgo a la calle" abestiaren, une hartako nire abesti gustukoenaren, soinuaren parametroen eta musikaren deskribapena egin nuen.
SALGO A LA CALLE - ELEKTRODUENDES
Abestiaren hasieran, gitarra nota grabe eta motzekin hasten da. Abesten hasten denean neska baten ahotsa entzuten da, nahiko agudoa da. Gutxira, bateria eta baxua hasten dira. Ia jarraian, abestia asko azkartzen da. Instrumentuak denbora guztian nota grabe, motzak, fuerteak eta oso azkarrak jotzen dituzte baina abeslariak hasieran agudoak, nahiko luzeak eta nahiko suabe. Geroago mutil batek abesten du neskarekin nahiko azkar. Mutilak ahots grabea du. Ahotsak noizean behinka azkartu eta moteltzen dira. Mutilaren ahotsa grabea eta oso fuertea da. Erdialdean instrumentuak nota agudoagoak jotzen dituzte eta nahiko azkar. Nire ustez abeslaria, gitarra eta bateria dira gehien entzuten direnak. PUNK abesti bat da, oso martsosoa eta orokorrean oso fuertea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: