IRITZI-ARTIKULUA
Hau hiruhileko honen bukaeran idatzitako iritzi-artikulu bat da. Abortu legalak ekartzen dituen onurei buruz hitz egiten dut, eta hauek defendatzeko argudio mota ezberdinak ematen ditut.
ABORTUAREN ONURAK
Abortua haurdunaldi bat eteteko egiten den prozesu bat da. Nahiz eta kasu askotan emakumearentzat funtsezko behar bat izan, gutxi dira legez eta osasuna arazoan jarri gabe abortatzeko aukera dutenak. Hau guztiaz gain, gai honek mundu guztian zehar polemika handia dakar; izan ere, erlijio, ohitura zein tradizioek gai honi buruz tabu asko dituzte eta ikuspuntu ezberdinak edukitzen laguntzen dute. Horregatik, informazio falta handia dagoela deritzot eta pertsona askok mintzagai honetaz duten iritzia aldatu beharko luketelakoan nago.
Hasteko, Argentinaren adibidea azaltzea gustatuko litzaidake. Herrialde honetan 2020ko abendurarte osasun arazoak edo bortxaketa baten ondorioz haurdun gelditutako emakumeek bakarrik aborta zezaketen. Baina hainbat feminista talde, organizazio politiko eta giza eskubideen alde borrokatzen duten taldeek urte askotan zehar eskubide honen alde borrokatu ondoren, gobernuak legeztatzeko erabakia hartu zuen. Lege berri honek hainbat ondorio positibo ekarri zituen; adibidez, ezkutuko abortuen ondorioz, emakume askok bizitza arriskuan jartzeari utzi zioten, erabaki hau hartu aurretik 486.000 abortu klandestino burutzen baitziren urtean.
Hau guztia alde batera utzita, abortuaren despenalizazioak emakumeen bizitza arriskuan jartzen duten enpresa klandestinoen desagerpena bultzatuko luke. Lehenik eta behin, praktika hau ilegala den herrialdeetan dauden abortu klandestinoen enpresa ilegalek hainbat milioi sortzen dituzte, abortu kirurgiko eta misprostol pilulen salmentaz.
Bukatzeko, uler dezaket hainbat pertsonentzat gai zail bat izatea; izan ere, askok pentsatzen dute abortatzerakoan fetuak mina pasatzen duela edo sufritu egiten duela. Baina Stuart Derbyshire medikuak hainbat ikerketen ondoren, ondorioztatu du enbrioiak ez duela minik sentitzen oraindik honen nerbio sistema garatu gabe dagoelako. Halere, nahiz eta abortu legalaren alde egon, asko pentsatu behar den eta kontuz hartu behar den erabaki bat dela iruditzen zait, emakume asko urteak pasa ahala hartutako erabakiaz damutu egiten direlako.
Hau guztia esanda eta mintzagai honen alde ezberdinei buruz mintzo izan ondoren, abortua herrialde guztietan legala izatearen alde nago, eta emakumearen erabakia dela iruditzen zait, horregatik, eskubide honen alde borrokatzen duten organizazio zein erakunderekin eskertuta egon beharko genukeela deritzot.
Naia Sarasola
Iruzkinak
Utzi iruzkina: