IPUINA

No profile photo GURE IBILBIDEA | 2022-03-11 09:05

Hau aurreko urtean idatzitako ipuin bat da, euskarako hiruhileko guztian zehar ipunak nola idatzi ikasten aritu ondoren, konpetentzietako lanerako bat egin behar genuen eta hau da aurkeztu nuen lana.

ZAZPI-ITSASO

“Hilabete itsasoan pasatu ondoren, azkenean, Zazpi-itsaso izeneko ontzia Omango portura iritsi da; izan ere, Somaliako kostan pirata batzuk egun batez bahituta izan zuten. ”

Horrela da Jon, sekulako ikara pasa zuten, espero ez zutenan armaz beteriko 4 piratek mehatxuak egin ondoren bertara sartzea lortu zutenean.”

Mariak izugarrizko poza zuen, bere senarra azkenean salbu zegoen. 

 

-Kontuz ibili, oso bidaia arriskutsua da, saiatu Somaliako kostara ahalik eta gutxien gerturatzen.- erregutu zidan Mariak negar zotinka.

Begi ilunetara begiratu eta ezin izan nion negarrari eutsi, ez nuen bidaia arriskutsu horretan murgildu nahi, baina diru hori beharrezkoa genuen.

-Lasai Maria, dena ondo aterako da.

-Benetan Jon, nahi baduzu nire gurasoei eskatuko diegu diru pixka bat.

-Ezta pentsatu ere!- esan nion.

Ontzira sartzeko ordua iritsi zen, nire maleta txikia hartu eta Mariari kopetan muxu bat eman nion, sekulako bidaia nuen aurretik eta nire nabigatzeko gogoak inoiz baino txikiagoak ziren.

Aurrean nuen barku erraldoira sartu eta bertan ikusi nituen nire lagun minak: Paco, Joxe eta Josu. 

 -Aspaldiko Peio!- esan zidan Pacok.

-Aspaldiko, oraingo bidaia inoiz baina gogorragoa da ezta?- esan nien denei.

-Bai, baina lasai egon motel! Konturatzerako Omango portuan gaude, ez dago inongo arriskurik, badira ia 3 urte inongo erasorik jasan ez dutela merkantzi barku handiek ziurtatu zidan Pacok.

-Egia da!- esan nien lehen baina pozkorrago.

Lehen gaua Bilboko portu handian geldik pasa genuen hurrengo egunean portutik abiatzerako garaian inongo arazorik edukiko ez genuela ziurtatzen. Hiri erraldoia ikusten nuen, nire Bilbo maitea, inoiz baino argitsuago zegoen, ez ginen bertako barku bakarra, gure ondoan Estatu Batuetako barku handi bat zegoen, gurea baina are handiagoa.

Hurrengo egunean goizean goiz esnatu eta barku handia martxan jarri genuen. Pixkanaka-pixkanaka itsasoan pulunpatzen gindoazela, Bilboko portua urrutiratzen ikusten nuen, baina ezin nuen Mariarengan pentsatzeari utzi, bidaian lortu behar nuen diru hori Errusiara joateko guztiz beharrezkoa genuen, izan ere, neska txiki bat adoptatzeko asmoa genuen. Maria eta nik urteak generamatzan ume bat eduki nahian baina guztiz ezinezkoa zitzaigunez adoptatzea erabaki genuen. 

Egunak eta egunak pasa ziren eta konturatzerako 3 aste neramatzan itsaso zabalean murgilduta, Somaliako kostatik geroz eta gertuago geunden, Somaliako kosta arriskutsu eta beldurgarri hartatik, ni egia esan nahiko lasai nengoen, baina banuen kezka puntu bat.

 

Baziren ia 3 aste Peio Bilboko portutik abiatu zela, baina nik ez nuen berarengandik inolako berririk jasotzen. Dagoeneko Peiok ia kosta arriskutsutik gertu egon beharko luke, baina nire aitak esan ohi zidan bezala, “no news good news” lema hori zen nire buruari behin eta berriz errepikatzen nioena.

 

    -Zer gertatzen zaizu Peio?- galdetzen zidan Joxek sarritan.

    -Ezer ez Joxe, badakizu mutil isila naizela. Halere, egia esan, nahiko urduri nago.

    -Zergatik, piratengatik?- barre egin zidan Josuk.

Halakoxea zen Josu, isekari hutsa. Eta jendeaz barre egitea gustatzen zitzaion, nire lagun mina izan arren, batzuetan bere jarrera ez zitzaidan batere egokia iruditzen.

Hurrengo goiza argitzerako, Somaliako kosta parean geunden, dena itxaroten genuen bezala zihoan, eta aitortu behar dut lasaitu handi bat hartu nuela, baina bat batean, soinu gogor bat entzun nuen, tiro moduko soinu bat. Berebiziko sustoa hartu nuen, ez nuen espero itsaso erdian horrelako soinu bat entzutea, kataloxuak hartu eta ontzi txiki bat ikusi nuen, bertan armaz beteriko bost mutil beltzaran zeuden.

 Ontziko kontrolgunera joan eta mikrofonoa hartu nuen:

-Etorri hona tripulatzaile guztiak ahalik eta azkarren mesedez!

-Zer gertatzen da Peio?- galdetu zidan batek.

-Pirata batzuk guri erasotzen ari dira.

-Horrek ezin du egia izan.- esan zidan Joxek

-Baietz Joxe egia dela! Hartu kataloxuak eta begira ezazu.

 Joxek katalexuak hartu zituen eta zera esan zuen:

-Alajaina egia da!- oihu egin zuen.

-Zer egin behar dugu kapitain jauna.- galdetu zidan Josuk

-Hiru taldetan banatuko gara; Josu eta beste 5 pertsona barkuko leku batean ezkutatuko zarete, Joxe eta beste bost beste punta batean eta Paco eta gelditzen diren 5ak beste gune batean. Talde bakoitzak walkie-talkie bat eramango duzue eta ahalik eta lehen erreskate autoritateekin kontaktuan jartzen saiatu.

-Oso ondo, baina zuk Peio, zer egin behar duzu?- galdetu zidan Pacok. 

-Ni hemen geldituko naiz nire bila etorriko dira eta nik nahi dutena emango diet.

Tripulatzaile guztiak alde egin zuten eta ni bakar bakarrik gelditu bezain laster, tiro gehiago entzuten hasi nintzen. Gero eta jarraiagoak zirenez, motorraren potentzia igo nuen, guztiz etsita. Nahiz eta alferrikakoa izango zela jakin. Eta gure ontzia azkarrago mugitzen hasi zen.

Gure barkua handiegia zen, eta piratena aldiz, oso txikia beraz, konturatzerako harrapatu ziguten

Barkuko balkoira atera eta piratei zapi zuri bat atera nien. Honek errenditu egiten ginela adierazi zien. Ontzi erraldoia gelditu eta piratei barkura igotzen utzi nien.

 

Peiok dagoeneko Omanera iristen egon beharko luke. Astebete barru berriro elkarrekin egoteko asmotan nengoen. Nahiko argi nuen Peio ondo zegoela, ez nengoen batere urduri. Baina ez nekien gertatzera zihoana.

 

Piratak barkura igo ziren, 5 pirata besterik ez ziren eta bi taldetan banatu ziren. Haietako bi zuzenean niregana etorri ziren. Batek ingelesez oihukatuz esan zidan:

-Non daude besteak?

-Ez dakit, zuek ikusi bezain laster ezkutatu egin dira eta bakarrik utzi naute. Baina zer nahi duzue? Nahi baduzue bertan daukagun diru guztia emango dizuegu.- adierazi nien piratei.

-Ados, zuk eman dirua eta guk alde egingo dugu.

 Dirua zegoen gelara eraman nituen eta nahi zuten guztia hartzeko esan nien.

-Hau da daukazuen guztia?- galdetu zidan piratak.

-Bai jauna.- esan nien.

-Guk hau baino gehiago nahi dugu! Non daude gainerako marinelak?

Ez nuen nire lankideak non zeuden esateko asmorik. Piratak sorbaldatik eutsi eta pistola bat jarri zidan buruan. Nireak egin zuen, ez nintzen bizirik aterako, izan ere, piratei berdin zitzaien niri bizirik utzi edo akabatu. Baina gutxien espero nuenean, helikoptero bat entzun nuen, erreskate zerbitzuak ziren.

Piratak artegatzen hasita zeuden eta elkarri oihukatzen zebiltzan bitartean, tiro bat entzun nuen. 

Buelta azkar bat eman eta piratetako batek nire buruaren aurka zuen pistola hartzea lortu bezain laster, gela txiki zuriko atea ireki zen, Paco zen eskopeta handi batekin. Armatuta zegoen piratari tiro bat jo zion hankan. Eta, besteak ikararen ikaraz alde egin zuen gelatik.     Zauritutako pirata besoetan hartu eta ontziko balkoira atera nuen. Erreskate barku handi bat zegoen gure ontziaren ondoan eta haietako batzuk bi piratak atxilotu zituzten.

Hauek atxilotu bezain pronto, ohiuka hasi nintzen:

-3 gehiago daude barruan, hiru gehiago! Eta gaineraz armaz beterik daude!

Barrura sartu eta piraten bila hasi ginen, walkie-talkie-a hartu eta Joxe eta Josuri ezkutalekutik ateratzeko eta armak hartzeko esan nien. Denak isilik isilik geunden, kontzentratuta piratei aurkitzen, eta gutxien espero genuenean, beste tiro bat entzun genuen. Korrika joan nintzen tiroa aditu nuen lekura eta bertan ikusi nuen piratetako bat lurrean botata. 

Hau besoetan hartu eta erreskatariei entregatutakoan beste biak ikusi nituen. Joxe eta Josuk kamisetatik eusten zituzten. Hauek atxilotu eta segituan barku handiak alde egin zuen.

Pare bat egun beranduago, azkenean, Somaliako kostan geunden. Zelako abentura bizi izan genuena, berriro Euskal Herrira bueltan eramango zigun hegazkina hartzeko desiratzen nengoen. 

Gaua hotel handi eta elegante batean pasa genuen eta errezepziokoiei mugikor bat eskatu nien. Mariarekin hitz egiteko irrikan nengoen, telefono zenbakia markatu eta bere ahotsa entzun nuen:

-Peio, zu ahal zara?

-Bai Maria, ni naiz. Zer moduz zaude?

-Oso ondo, eta zu? Atzo ikusi nuen telebistan gertatu zena. 

-Lasai, ondo nago, baina sekulako beldurra pasa nuen.

-Berri onak ditut, haurdun nago.

 Pozaren pozez negarrez hasi nintzen, ezin nuen sinetsi, azkenean aita izan behar nuen!

 

Naia Sarasola

 


Utzi iruzkina: