16 URTE
Bada adin bat. Adin bat, non dena intentsitate handiz bizi dugun eta aldi berean denak ez digun axola. Adin bat, zeinetan azterketan bost bat atera edo zortzi bat atera berdin digun. Izan ere, jada nazkatuta gaude ikastolaz eta ikasteaz. Ikastolara ez joateko edo ez ikasteko edozein aitzakiak balio digun adina da.
Adin bat, non maitemintzen hasten garen eta gure itsura eta sare sozialak asko zaindu behar ditugun. Izan ere, gure helburu nagusia estereotipoen barruan egotea da eta “popularragoa” izaten saiatzea. Adin bat, zeinetan lagunak familia baina garrantzitsuagoak diren. Horregatik izaten ditugu hainbeste liskar gurasoekin eta bendora gehiago igarotzen dugu etxetik kanpo lagunekin, familiarekin baino.
Adin bat, non nahiko heldua zaren edateko, festan ateratzeko gaueko ordu txikiak arte, eta beste gauza asko egiteko, baina gazteegia ardurak hartzeko eta betebehar asko izateko. Adin bat, zeinetan urteroko parranda seinalatuetan ateratzeaz gain asteburuero ateratzen hasten zaren. Gu helduagoak sentitzeko, gu baino zaharragoak direnak kopiatzen saiatzen garen adina da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: