OSO TXIKIA NINTZELA...
Idatzi hau DBH1ean nengoenean egin nuen, nire ikastolako ibilibideaz hitz egin nuen eta HH zein LH mailan edukitako momentu zail eta onez hitz egiten dut. Gaur egun horrelako idatziak irakurtzea asko gustatzen zait.
Ikastolan 3 urterekin hasi nintzen. Ez zitzaidan ikastola berria batere gustatzen eta goizero nire aitak negarrez eramaten zidan zaintzara. Oso ondo gogoratzen dut, zaintzako andereñoek esaten zidatela malkorik gabe geldituko nintzela. Rakelek printzesen edo loreen marrazkiak egiten zizkidan eta asko gustatzen zitzaidan. Nire aitak esaten zidanez, oso neska petrala nintzen, baina nik ez dut gogoratzen.
4 urte nituela, nire lehenengo orkatilako bihurritua egin nuen eta horren ondorioz, askoz ere gehiago egin nituen.
5 urteko gelan, gimnastika erritmikoarekin hasi nintzen eta oso gustura nenbilen; asko gustatzen zitzaidan.
Denbora pasa ahala, andereño berriak izan nituen eta gehien gustatu zitzaizkidanak, Maitane eta Mirian ziren. Oso gustura egoten nintzen beraiekin.
6 urte nituela, ikastola handira pasa nintzen eta sekulako aldaketa izan zen niretzat. Pertsona berriak, ikastola berria, andereño berriak… HHko ikastolan baino askoz ere gehiago gustatzen zitzaidan. LH 1eko andereñoa, Maider, asko gustatzen zitzaidan eta oso gustura nengoen berarekin.
- mailan lesio potolo bat izan nuen eta hainbat medikuekin ibili nintzen. Hasieran esaten zidaten ez nuela ezer baino nik mina nuenez, makuluekin ibiltzen nintzen. 3 hilabete pasatu ziren eta nik mina edukitzen jarraitzen nuen, beraz, nire gurasoek espezialista batengana eramatea adostu zuten. Medikuak esan zidan hiperlaxa nintzela hau da: flexibotasun gehiegi nuela eta ondorioz, gimnastika erritmikoa utzi eta igeriketan hasi beharko nintzela. Beraz, ni triste jarri nintzen baina igeriketa probatu nuen. Pila bat gustatu zitzaidan, beraz, igeriketarekin jarraitu nuen.
LH 3 niretzat etapa berri bat hastea bezala izan zen. gelakide berriak nituen eta gaur egungo kuadrilla gela horretako neskak dira. Gainera, hainbat ikasgai berrirekin hasi ginen eta asko gustatzen zitzaizkidan. Andereñoa ere berria zen. Mariaje zuen izena eta oso gustura egon nintzen berarekin eta oso oroitzapen onak ditut.
Orain DBH 1ean nago, ikasturtea bukatzear dago eta asko gustatu zait etapa berri hau. Hasierako hiruhilekoa arraroa egin zitzaidan dena berria zelako. Gela berria ere asko gustatu zait baino oporretako gogo handiak ditut.
Naia Sarasola
Iruzkinak
Utzi iruzkina: