geografia

Geografia apunteak

geografia 1456133191631 geografia | 2007-06-13 22:10

Hemen daude geografia apunteak. Ez daude liburu osokoak ezta urte osoan zehar egindakoak. Norbaitek gehiago baditu jar dadila kontaktuan gurekin hauek igotzeko. Sorte on!


HIRIA EUSKAL HERRIAN

1
geografia 1456133191631 geografia | 2007-06-13 21:24

Bilakaera historikoa373 Asentamenduen sistema eta lurraldearen erabilera historian zehar gizaki eta inguruaren arteko harremanaren eraginez sortu dira Lehen asentamenduak, erromatarren garaian ezarri ziren, gune estrategikoetan, besteak beste Iruña(pompaelo, Baiona(Lappurdum eta Iruña-Oka(iruña-Veleia, asturias-Bordele galtzadan kokatuta zeuden eta. Asentamenduen lehenengo sare hori Goi Erdi Aroko elizaren eskualdekatzearen oinarria izan zen, gotzaindegien egoitzak Iruñean eta Baionan ezarri zituen eta. Erdi Aroaren lehenengo zatiko krisian, hirigintza gelditu zen, Nafarroa hegoaldea musulm...


Banaketa EHko biztanleriaren dentsitatea handia da, 136,6 biztanle kilometro karratuko, EAEn dentsitatea handiagoa da, Espainian baino 3,5aldiz handiagoa. Dentsitate handienak Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean daude eta bigarren mailan Arabako eta Nafarroako hiriburuetan. Dentsitaterik txikietan baserri inguruan daude, Arabako lautadetan eta mendialdean eta Gorbeia inguruetan. Kostaldeko inguruan , Lapurdin turismoa, egoitzak eta merkataritza dira nagusi, eta Zuberoan eta Nafarroa Beherean nekazaritza jarduerak. Hori dela eta, lehenengoan biztanleria gora egiten ari da, beste biek biztanl...


BIZTANLERIA ESPAINIAN

1
geografia 1456133191631 geografia | 2007-06-13 21:18

Espainiako biztanleriaren mugimendu naturalaren bilakaeran, zenbait etapa edo erregimen demografiko bereizten dira. Etapa bakoitzean heriotzak, jaiotzak eta berezko hazkundeak loturik daude eta arrazoi berdinengatik igo edo jaitsi egiten dira. Etapa nagusiak antzinako erregimen demografikoa, trantsizio demografikoa eta erregimen demografiko modernoa dira. Espainia Europarekin alderatuta beranduago igaro ze etapa batzuetatik besteetara. Hiru fase hauen barruan beste garai edo faktoreengatik daude eraginda igoera edo jaitsierak. Lehenengo fasea, antzinako erregimen demografikoaren garaia gut...


TURISMOA

geografia 1456133191631 geografia | 2007-06-13 21:16

Ohiko turismo eredua Espainiako turismoaren garapenaren eragileen artean: kanpoko arrazoiak: II. gerrate mundialaren ondorengo hobekuntza ekonomikoek turismoa ahalbidetu zuten klase ertainen artean;garraioaren hobekuntzak mobilitatea erraztu zuen. Barruko arrazoiak: geografikoki Europa Espainiatik hurbil dago; klima paisaia eta hondartzak ezin hobeak; kultur altxorra(monumentuak, gastronomia…);merkea zen pezetaren debaluazioari esker; estatuak emandako erraztasunak turismoaren azpiegiturak antolatzeko. Turismoaren eskaintza produktua saltzen dutenek eta turismorako instalazioek osatzen dute...


Industriak kokatzeko joerek erresistentzia egiten diote aldaketari. Aldaketa gutxi batzuk gorabehera, 1970eko hamarkadaren erdian zeuden joerak daude gaur egun ere, eta banaketa desorekatua eta polarizatua dagoela erakusten dute. Tamainari erreparatuz  esan dezakegu enpresa txikia dela nagusi guztiaren %40 izanik eta gehiengoa Ipar Euskal Herrian kokatzen dela, enpresa ertainak Gipuzkoan eta Nafarroan eta enpresa handiak Bizkaian eta Araban. Sektoreei begira metalurgiaren eta ekipo ondasunen sektoreak dira nagusi Euskal Autonomia Erkidegoan: Bizkaian eta Araban metalurgia eta makina et...


Espainian, birmoldatzeko prozesuan dauden industria sektore helduak pisu handia dute oraindik; sektorerik dinamikoenean atzerriko kapital ugari eta goi teknologiari lotutako sektoreak atzerapenez ezarri dira, kasu batzuetan oraindik fase hasi berrian daude. Oztopoak honako hauek dira: eskaria murriztea,lehiakortasuna gutxitzea, Europako politikak produkzioa murrizteko eta diru laguntzak kentzeko eskakizunak… Sektoreak: Oinarrizko metalurgia eta eraldaketa metalikoena: Industria siderurgikoa, altzairua burdinatik lortzen du labe garaietan(mediterraneoko eta Bizkaiko labe garaiak itxi eta pri...


Espainian berandu hasi ze industrializazioa. XVIII. mendean Ingalaterran, mende bat beranduago, 1880an agertzen da Espainian. Atzerapen horren arrazoiak: Nekazal gizarte tradizionalaren nagusitasuna; burgesia sendo eza; gatazkak XVIII. mendetik (guda karlistak, Amerikako hondamendia); kapital urritasuna inbertitzeko; industrializazioa sustatzen duen barne kapital eza; garraio azpiegitura txarra. Eragozpenen arren XIX mendean garrantzizko bi gune industrial sortzen dira, Euskal Herria eta Katalunia Bata, Nerbioi ibaiaren inguruan, burdin meategien aberastasunean oinarrituta. Garapen hau ezin...


Bizkaiko industriaren kokapena, industriaren sorrera bultzatu zuen oligarkia baten agerpena (burges talde diruduna)eta bere historian izan dituen foruen eta herri eta hirien bereizketak eman diote herri honi nortasuna. Forua indarrean zegoen bitartean debekatua zegoen burdina herrialdetik kanpo esportatzea, bere indargabetzeak erauzketa eta esportazioaren gehikuntza ekarriko du, 1841ean. Aurrerakuntza teknikoek birmoldaketak eta politika aldaketak eragingo dituzte. Labe garaiak agertzen dira, 1902an , trenak Bilboko portuarekin lortzeko, eta beste herriekin komertzioan jarduteko(Ingalaterra...


Lurreko langintzak paisaia naturalak, landa paisaia bihurtzen ditu. Landa paisai hezea da Euskal Herrikoa. Lurraren egituraren inguruan: biztanleria ugaria izan zen nekazaritzak pisua galdu zuen arte, gaur egun auzo, herrixka eta herritan dago banatuta populazioa, zaharra eta sakabanatua; lurraren egitura minifundismoan nagusitzen da, heziz inguratuak daude eta mekanizazio zaila dute, ez dira errentagarriak; lurraren erabilera gehienbat abeltzaintzarekin lotuta dago. Nekazaritzaren azalera ez da oso zabala. Gaur egun polilaborantza desagertu egin da eta barazkietan edo bazka landetan espezi...