INDUSRIA KOKAPENA EUSKAL HERRIAN

geografia 1456133191631 geografia | 2007-06-13 21:14

Industriak kokatzeko joerek erresistentzia egiten diote aldaketari. Aldaketa gutxi batzuk gorabehera, 1970eko hamarkadaren erdian zeuden joerak daude gaur egun ere, eta banaketa desorekatua eta polarizatua dagoela erakusten dute.

Tamainari erreparatuz  esan dezakegu enpresa txikia dela nagusi guztiaren %40 izanik eta gehiengoa Ipar Euskal Herrian kokatzen dela, enpresa ertainak Gipuzkoan eta Nafarroan eta enpresa handiak Bizkaian eta Araban.

Sektoreei begira metalurgiaren eta ekipo ondasunen sektoreak dira nagusi Euskal Autonomia Erkidegoan: Bizkaian eta Araban metalurgia eta makina eta ekipo mekanikoa; Nafarroan, automobilgintza, siderurgia, papergintza eta kontserbakoa; Ipar Euskal Herrian aeronautika, armagintza, oinetakogintza.

Beraz, eskualdeka lanpostuen kokapenak triangelu alderantzikatuaren itxura hartzen du, honen hiru erpinetan hiriburuak dituelarik(Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) eta kontraste nahiko dago kostaldekoen eta barrualdekoen artean.

Bilbo eta Donostia nukleoak industria-korridore baten bidez lotuta daude barrutik, Durangaldetik Deba haranetik eta aldiz hutsunea dago bi horien eta Gasteizen artean. Orokorrean hiriburuetan biltzen dira industria gehienak, zerbitzuen eta industriaren artean lortura gero eta handiagoak daude eta.

Bizkaian eredu polarizatua dago, Bilbo Handian. Bizkaian dago industria lanpostu kopururik nabarmenena. Ibaizabal ibaiaren ibilgua zen Euskal Herriko industri eskualde nagusia, eta Espainiako lehenengotarikoa, Orain ere Bilbo aldea da langile dentsitate eta enpresa kopuru handienekoa, 50.000 lanpostu baino gehiagorekin adierazia.

Siderurgia, metalgintza, ontzigintza, ekipo-ondasunena eta kimika dira nagusi. Baita Aceria compacta oso modernoa den enpresa hemen dago.

Gipuzkoan banaketa orekatuagoa da, gune hau Euskal Herriko bigarrena izanik garrantzi eta lanpostu kopuruaren arabera. Donostian 10.000-25.000 lanpostu bitartean dago.

Deba Haranean metalurgia, elektriko eta elektronikoa, ekipo ondasunak eta ehungintzaren sektoreetan oinarriturik batez ere.

 Urola Haranean, Zumarraga eta Legazpin metalgintza, Azpeitia eta Azkoitian altzari eta metala eta zumaian makineria eta ekipo ondasunak.

Oria harana, industria oso sakabanaturik dago herrika. Beasain eta Tolosa aipagarrienak(2.500-5000lanpostu bietan). Beasainen CAF, Ormaiztegin Irizar eta Tolosan makineria eta ekipo ondasunak eta papergintza.

Donostialdean, Hernani, Lasarte, Pasaia, Herrenteria eta Bidasoa behea bat eginda daude.

Sakana- Burundako korridorean Olazagutia, Altsasun...metalurgia eta zementuko industriak daude.

Araba eta Nafarroan industria apurka-apurka hartu du espazioa, azken hamarkadetan inguru dinamikoenak bilakatuz. Inguru horretako industria proiektu asko isurialde atlantikoko haranetatik datoz, lurzorua urria eta garestia delako. Gainera, hegoaldean industria jardueretarako prestatutako espazio ugari dago, azpiegituretarako eta komunikabideetarako baldintzak hobeak eta bizi kalitatea hobea da. Horri guztiari esker izan du gorakada hegoaldeko inguruak.

Araban oso lanpostu gutxi dituzten hiruzpalau enpresa ikus daitezke(500-1000) eta hiriburuan 25.000-50.000 bitartean daude lanpostu kopuruak. Iruñerria eta Arabako Lautadan polo handiak daude beraz. Gasteizek lanpostuen eta industria jardueren %80 hartzen ditu. Gasteizen metalgintza, plastikogintza eta aeronautika eta automobilgintza ematen da.

Iruñako metropoli barrutia sendotu da. Iruñan, antzekoa gertatzen da, nahiz eta ez den hain pilatua. Nafarroako industriako lanpostuen erdiak hartzen ditu. Beste gune garrantzitsu batzuk Tutera, Tafalla, Irurtzun eta Lesaka dira.

Euskal Herria kontinentalean, industria Lapurdiko kostaldean ezarri da Baiona-Anglet-Biarriz inguruan, Baiona gune nagusia delarik, aeronautika, ekipo, metalurgia, eraikuntza, elektronika...landuz.

Azken urteetan, industriaren kokapenean aldaketak egonda, inguru tradizionalen pisua garrantzitsua da oraindik(Bilbo Handia), industriak sortutako lanpostu kopuruaren arabera. Gipuzkoa orekatuagoa du lanpostu banaketa hau lurraldean zehar eta Araban eta Nafarroan dinamismoan ematen dela, jarduera hiriburuan pilatzen da. Euskal Herria Kontinentalean, industriako lanpostuen pisua oso urria da, eta Lapurdiko kostaldean biltzen da bereziki.


Utzi iruzkina: