Lehortetik ihesi

...zertan dira ispiluak begiratzen ez diegunean...

  Vendrá la muerte y tendrá tus ojos esta muerte que nos acompaña desde el alba a la noche, insomne, sorda, como un vieho remordimiento o un absurdo defecto. Tus ojos serán una palabra inútil, un grito callado, un silencio. Así los ves cada mañana cuando sola te inclinas ante el espejo. Oh, cara esperanza, aquel día sabremos, también, que eres la vida y eres la nada.   Para todos tiene la muerte una mirada. Vendrá la muerte y tendrá tus ojos. Será como dejar un vicio, como ver en el espejo asomar un rostro muerto, como escuchar un labio ya cerrado. Mudos, descendere...


HONDAR ALEAK

1
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-08-15 00:49

  Itsas-belar luzaskak, uhal urtarrak, hondartza hegian lotu gabe ahantzi dituzten olatuei artega begira, gurasoa nerabearen aurrean ageri den eran.   Uhin kate bakoak, libreegiak, ur putzu zabalean hondartzara ez beste edonora doaz adrenalina bila.   Ez dakite beti eta denok amaitzen dugula hareatzan, lehorraren eta bustiaren eskuematean, ordurarteko ibilera guztiak anulatzen diren lekuan, hondar ale bilakatzeko, beste olatu errebelderen baten jostailu.  


KATAMALO

1
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-08-13 14:48

Otalorea hazi da alde egiteko autobusa hartu zenuen geltokian Zaindugabeko lorategia da zure oroitzapena                                                     Gotzon Barandiaran


KUBOA

3
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-07-21 18:20

Behinola. Aspaldi edo laster. Ez da inoiz jakin ziur noiz, oraindik bizitzea tokatu ez zaigun garai eta leku jakin batzuek eskua eman zuten egun hartan gertatu zen. Hiriburu global hartako telebistak emititu zuen reallity show bereziak ez zuen inolako polemikarik eragin.             Sinplea zen oso. Kubo handi bat eraiki zen zenbait material berezi erabilita. Kuboa hutsik zegoen, zuria zen, kolore bakoa, ez zuen usainik, ez zuen leihorik… Lehen esperientzia bertara pertsona bat sartzea izan zen. Errealitatetik isolatuta ea zenbat denbor...


     uhin bat itsaso zabalean, hondartzara iristeko esperantzarik gabe, eta hala ere indar eginez Joseba Sarrionandia (Narrazioak)


· · ·

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-07-07 23:31

Gaur bezalako arratsalde batean, ez dago zure besartetik itsasoari so egitea bezalakorik


PLASTILINA

1
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-06-22 16:05

Gehiegi ere ez dakit alter egoaren fabrikazioaren nondik norakoez. Soilik dakit maskara perfektua dela bere buruaz era inpertsonalean idatzi nahi duen horrentzat. Gure pusketa bat da, bizimodu txarrenera bideratu edota erabateko zorionera eraman dezakeguna... badakizu, errealitatean egin ezin daitezkeen gauza horiek guztiak. Literturaren plastikotasunak ematen digun askatasunetariko bat da, finean. Letra piloaz osaturiko plastilina zatia da literatura, eta idazlea, hura manipulatzen ahaleginduko den umea. Batzuetan garen hau irudikatuko dugu eta besteetan izan nahi genukeen hori, hatz bald...


Soineko loredunak ezpain jausiak disimulatuko dituztelakoan irten zara gaur ere kalera. Udaberri artifizialak eragitera ohituta zaude. Beharbada ez dakizu (oraindik iñork esan ez dizulako) zeinen ederra zaren euripean ere...


__PAPEREZKOA__

1
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-06-06 01:24

Lau tolestura soilez paperezko amodio bat eraiki dizut. Eta oparitu. Eta azaldu, zeinen perfektua den, orban beltzik eta itzal ilunik gabea... Zeinen erraz molda daitekeen bion gustura eta, zeinen eder kolorezta dezakegun, guk nahi bezala. Baina, zera esan didazu, nahiago duzula birziklatutako maitasuna, apurtutako haren hautsetatik jaioa, berri bat baino. Eta orbanez betetako haren gainean pintatu ditugu gaurkoa eta biharkoa, oraingoz. Bai, apur bat ximurtuta dago, baina, oraindik asko dugu bertan pintatzeko.


erbesteratua

2
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-05-18 16:56

Hain daude izarrak urrun, itzali eta gero ere, euren argia heltzen dela geuganaino. Eta pentsatzen jarrita, baliteke gure gaueko izar guztiak behiala zenduak izana... Alegia, gure gauak beltzak izatea eta izarren azken izpi hilkorrak izatea ikusten ditugun distirak. Eta beste behin zientziak soinekoa ostu dio poesiari. Eta honek larrugorritan, atzerako bidea hartu du, liburuetatik alde eginez, erbesteratua izan baita. Orain liburuak idatziak izan zain daude.