KUBOA

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-07-21 18:20
3

Behinola. Aspaldi edo laster. Ez da inoiz jakin ziur noiz, oraindik bizitzea tokatu ez zaigun garai eta leku jakin batzuek eskua eman zuten egun hartan gertatu zen. Hiriburu global hartako telebistak emititu zuen reallity show bereziak ez zuen inolako polemikarik eragin.

Sinplea zen oso. Kubo handi bat eraiki zen zenbait material berezi erabilita. Kuboa hutsik zegoen, zuria zen, kolore bakoa, ez zuen usainik, ez zuen leihorik… Lehen esperientzia bertara pertsona bat sartzea izan zen. Errealitatetik isolatuta ea zenbat denbora irauten zuen ikusi nahi izan zuten batadun zientzialari espezializatuek.

Uda zen eta elurra ari zuen kaleetan. Mundutar ororen artean hautatutako indibiduo hark sartu behar izan zuen kubora. Hain zen surreala lekua, pertsonak, bere existentzia dudan jarriz, burua galdu zuela. Ez zuen sinesten fisikoki existitzeari eusten zionik, zuritasuna soilik ikus baitzezakeen eta bere identitatea ere huraxe izanen zela deliberatu zuen ezinbestean.

Albertek lehen esperientzia izendatu zuen dokumentu hartan idatzi zuten lehen konklusioa:

1.1- Ispiluak bururik gal ez dezagun asmatu ziren.

1.2- Duguna gara, nahitaez, ikusten dugunaren pertsonifikazioa.

Kubo hartan bertan hilabete pare bat geroago bi lagun sartu zituzten. Herriak telebistari so jarraitzen zuen euren segundoz segundoko bizirautea. Hiru egun baino ez ziren igaro lehenengoz larrutan egin zuten arte. Ez zuten besterik egin euren biziak iraun zuen artean.

Albertek bigarren esperientzia deitu zion dokumentu hartan izkiriatu zuen hurrengo konklusioa:

2.1- Sexua bizirik gaudela gogorarazteko behar-beharrezkoa dugu.

Herria basakeria gose zen, gizakiaren mugak ezagutu gose eta haiek apurtu gose ere bai. Eta hiru kontu haien nahasturaz edo, oraindik gorputz beroen usaina zerion kubora arratoi bibotedun bat eta pertsona bat sartu zituzten. Pertsonak arratoia domestikatu zuen, nolabait: bere kontu guztiak kontatu zizkion eta bibotea txukundu zion luzaz. Gero, bere buruaz beste egin zuen ezinezko maitasun hura zela eta.

Albertek hirugarren dokumentuan zenbait ondorio eskribitu zituen:

3.1- Pertsonek maitasunaren aurkako guduan beti galdu egiten dute.

3.2- Pertsonek ez dakite maitatzen.

3.3- Arratoiak pertsonak baino indartsuagoak dira moralki.

3.4- Arratoiak ez dira maitemintzen.

3.5- Arratoiak ez dira suizidatzen.

Ez zen inor gehiago sartu kuboan, arratoiak ez baitzuen bizia galdu. Planetako txoko bakoitzean emititu zen zuzenean kubo hartan gertatutako guztia. Baten batek aipatu ei zuen etika konturen bat. Ezer gutxi. Telebistek piztuta jarraitu zuten arratoiaren ibilera mugatuak sukalde guztietako pantailetan erakutsiz. Inor ez zen ausartu gizakiaz gaindiko animalia hari bizkarra ematen. Diktadore berria biboteduna zen.

Miren

Miren 2008-07-25 21:50 #1

hodeiak lekutik aldatzeko irauli interesgarria...

goraintzik itziar ta garaziri!!!!!

muxu baaaaaaat ta we'll keep in touch, tres tôt, pour le nuit dans le nuage, mer,  melodie...

atzo ondo bukatuta ez? ujum jum jummmmm

tt

tt 2008-08-15 12:55 #2

Diktadore berria biboteduna zen...

Oso ona Iraitz. Bere sinpletasunen sakona, ironia kutsukin... surreala ta aldi beren erreala. Oso ona.

"Pertsonak arratoia domestikatu zuen, nolabait". Nolabait =)

alaine

alaine 2009-05-07 23:32 #3

Diktadore berria biboteduna zen...

ze onaaaaaa.

irakurri dot (azkanien) eta errozoie dakozu, ostidxe da. oso ona, iraitz!

Utzi iruzkina: