Lehortetik ihesi

...zertan dira ispiluak begiratzen ez diegunean...

Naizena

1
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2010-10-19 18:17

Hizkuntzaren galbahetik igarotzea lortzen duten hitzek osatzen dute besteentzat naizena. Zirrikituak igarotzeko baldarregiak diren ideiek neuretzat naizena. Bi izate, sarri batzen zailak.. Eta ideiok ehotzen dijoazkit egunak.. estutzen nauzulako, neuretzat naizen hori ezagutu nahian. Neke gozoa biona.


bidean-bidean

2
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2010-09-06 01:25

Pentsatzen hasia naiz patuaren esistentziaz kabroikeriaren bat egiten digunean soilik ohartzen garela. Bitartean, inkonsziente koitaduak, libre garela iruditzen zaigu.


Behin Parisen

2
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2010-07-21 19:13

Irakurri dut Simone de Beauvoir eta Jean Paul Sartrek Montparnasseko Royal Bretagne hotelean bizi izan nahi izan zutela atzera Parisa bizitzera itzuli ziren batean (1937 inguruan). Honelaxe irakurri dut: "bakoitzak bere gela propioa zuen: intimitatearen eta bakardadearen plazerei uko egin ez eta gertu egoteari probetxu ateratzeko formula erosoa". Sekula  baino bizimodu indibidualistagoa dugun honetan bakardadeak nabarmen izutzen gaitu. Ez gara gu geuri aurre egiteko gai. Eta lagunarenganakoan ere ez dugu asmatzen. Osoki entregatzen gara: diberti nazazu, elika nazazu, maita ...


Kakalarria

3
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2010-05-03 15:03

Euria ari duenean sentitzen dut neure burua mintzeko grina ilun bat. Halako zerbait, samin bilatua, ilustrazio zirriborrotsua, albiste txarren liseritze gozorako prest nagoela, olatuen gainbeheraren frakasoarekin bat egingo banu bezala. Grabitatearen lana onartu gabe, hondarretara erretiratzeko behar hori. Nork ez luke esponjatan desagertua izan nahi behin amaiera asimilatu ondoren. Iritzi zorrotzen zauria. Agian euria ari duelako da. Edo uste baino ahulagoa naizelako. Aditzik bako esaldia, deskribapen hutsa ote da gure historia? Etorkizun estatikoak kakalarritzen nau. Batez ere.



Haize bolada

1
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2010-04-19 22:28

Instant bateko ufadak zenbat gauza eraman ditzakeen airean...


Ihesa

3
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2010-04-18 11:14

Haize hegoak, grabitateari eta inertziari eginiko boikotak, oin nekatuen ihes gogoak... ez dakit zerk naraman. Tripeko miñez, katerik eza bailitzan loturarik astunena. Jausteko beldur, hegan.


 banksy


Ekaitza

7
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2010-04-07 12:13

  Zelan eramango nauzu haraino? Nola, arrastaka, herresta narratsean narras… Suntsitze nauzu barrutik samin izengabe hitz ederren eskale eta zauri odola baino ez didazu erauzten. Zurrupatzen banpiro baten eran Bizitza lapurtzeraino.   Voz en off estiloan dirauzu presente. Ez zait gustatzen. Oka eta negarra biak, nor baino nor. Lehertzen ez baitakit, nolabait hustu behar.   Zientziaren dogmak gabesten ditut sentimentuen esparruan Nondik hasi nora jo parametro eztabaidaezinen bat. Dena litzateke errazagoa.   Sistemak ikustezintzen nau inoren mesedetan hodeitik hod...


Ezkutaketan

2
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2010-01-24 14:04

Xiringa zikinez beteta daude kale bazterrak. Bi haur dabiltza ezkutaketan. Eta zu leihotik haiei begira, zigarroak iraun artean. Neskak begiak estali ditu eta hormara begira arabieraz zenbatu du. Mutikoa korrika hasi da, oso ondo nora ez dakiela. Neskatoak amaitu du. Mutikoak ez du erabaki. Eta etxe karratuaren bueltan korrika darrai. Ez du atzera begiratzen, jende olatuaren uretan deskantsatu du azkenean. Badator neskatoa, heldu da, eta metro gutxitara daude elkarrengandik. Ozen hitz egiten duten sei bat gizon doaz pasieran. Mutikoa haien atzetik abiatu da, disimuloz. Neska autopeetan eta ...