Behin Parisen

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2010-07-21 19:13
2

Irakurri dut Simone de Beauvoir eta Jean Paul Sartrek Montparnasseko Royal Bretagne hotelean bizi izan nahi izan zutela atzera Parisa bizitzera itzuli ziren batean (1937 inguruan).

Honelaxe irakurri dut: "bakoitzak bere gela propioa zuen: intimitatearen eta bakardadearen plazerei uko egin ez eta gertu egoteari probetxu ateratzeko formula erosoa".

Sekula  baino bizimodu indibidualistagoa dugun honetan bakardadeak nabarmen izutzen gaitu. Ez gara gu geuri aurre egiteko gai. Eta lagunarenganakoan ere ez dugu asmatzen. Osoki entregatzen gara: diberti nazazu, elika nazazu, maita nazazu, masturba nazazu, konta iezadazu, erantzi nazazu, etor zaitez, jo iezadazu larrua, atera iezadazu tragoa, babes nazazu, josi itzazu nire zuloak, senda itzazu nire zauriak.

Irentsi ezazu nire askatasuna, ez naiz-eta bera kudeatzeko gai.

Geure bizi-filosofiaren abandonoa, pobrezia eta idorreria.

Sugoi

Sugoi 2010-08-07 19:19 #1

Ez nekien nik hori, oso interesgarria eta, bide batez, ideia txarra ere ez zaidala iruditzen esan behar dut. Arrazoi osoa duzu zure gogoetan ;)

tt

tt 2010-08-21 16:31 #2

<p>Askatasuna nahi eta halere, ezin asmatu beti aske izaten. "Libertadea" oihukatu, libre izatearen kontzeptua argi izateke. Zer da benetan? Lotura ttikiak dituen libertade bat al da? Eta loturaduna&nbsp;oraindik ere? Gizarteak sostenguak behar ditu edota gehiengoak behar dituela uste du,&nbsp;hala sinesten,askatasun totalak ere&nbsp;izutu egiten duelako. Finean, norberak bere&nbsp;modura definitzen duelako libertadea eta norberak bere neurrira bitzen,&nbsp;ahal/nahi duen erara.</p>


Utzi iruzkina: