Ihesa

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2010-04-18 11:14
3

Haize hegoak,

grabitateari eta inertziari eginiko boikotak,

oin nekatuen ihes gogoak...

ez dakit zerk naraman.

Tripeko miñez,

katerik eza bailitzan loturarik astunena.

Jausteko beldur, hegan.

diasporatik

diasporatik 2010-04-18 12:15 #1

<br />Lumak bustita dituenean salto ttikitan mugitzen da txoria, hasieran bustitasunaren zama astunaz, uholdetik lehorterantz. Gero, gauak ortzia salatzen ez duenean, bere baitan bildu eta amets egiten du egun esnaberriarekin, traizionatuko ez duen haize boladarekin... <br />

tt

tt 2010-04-24 18:10 #2

<p>Eskailerak zenbaitetan binaka igotzen diren moduan jeisten ditugu bosnaka besteetan. Hogei zentimetro luze eta ez dakit zenbat luzeka, baina&nbsp;oin biak planto eginda patxada hartzen geratzeko zail izaten da askotan. Indarrak atera eta gorantz segi behar, jausteko aukera hor egongo baita gero ere.</p>

euritan

euritan 2010-04-25 13:32 #3

Eta azkenean beti jausi...


Utzi iruzkina: