Lehortetik ihesi

...zertan dira ispiluak begiratzen ez diegunean...

sigi saga

sigi saga Lehortetik ihesi | 2010-01-20 23:37

                                


Bizirautea

Bizirautea Lehortetik ihesi | 2010-01-15 21:05

Guztia batazbestekotze hori, moldeak, gure nortasun nerabeen masa amorfoa solidifikatu aurretik baldintzatzeko, ibilera enkapsulatuak, burmuinak arrainontzietan, osmosiaren aurkako dogmak,, simetria manipulatuak.   Eta hala ere, moldatu egin behar.


              Zelan kabitu errealitatearen neurrietan?


Glup!

9
Glup! Lehortetik ihesi | 2009-12-12 16:45

Beiraz bestaldekoa lauso ikusten  baino ez digute uzten. Dakusagunaren atzean zer dagoen ere ez dakigu. Eta bertan, gure uraren konposaera kimikoa manipulatzen dute. Ados jartzen dira, guztiak ados, erabat ados urari anestesiko apur bat eranstearekin. Biziegiak izan ez gaitezen, birak beti norantza berean eman ditzagun. Baldintzapekoa da gure ontziaren diametroa ere. Eta iraultza txikiena otu orduko gardentasunak salatzen gaitu.  


Hanka sartzeko Masturbazioaz mintzatzekoAjeaz gozatzeko Momentuak alferrik galtzeko Lehen pertsonan jarduteko Damutzeko Gezurrak esateko Isilik geratzeko Patuari entzungor egiteko Gu geu izateko Adierazteko Irrist egiteko Txikixeagoa izateko Biluzteko eta biluzik geratzeko askatasuna garesti dago.


Oreka

2
Oreka Lehortetik ihesi | 2009-11-30 15:23

zure eta nire desoreken arteko batazbezteko aritmetikoa


inmuneegiak

4
inmuneegiak Lehortetik ihesi | 2009-11-22 12:10

Desesperazioak baditu bi forma: aktorearen heriotza eta espektadore inertea.                                                                         kerobia Malko antzeztuak bistako tragediaren adierazle izan ohi dira. Baina inmuneegiak gar...


aduanetan

8
aduanetan Lehortetik ihesi | 2009-11-11 00:09

Distantziak pertsonak inurri bihurtzen ditu bonbak txanpiñoi herriak anekdota kartografiko estatu kolpeak ipuin eta izenak... izenak aduanetan geratzen dira.


ERI

1
ERI Lehortetik ihesi | 2009-11-01 11:22

Autopista bat, luzea. Eta enegarren irteeran aldapa gora bat, muino siku baterantz. Belar zapaldu asko eta zapaldubako gutxi. Etxe handi bat ezkerretara, batzuk, oso antzekoak. Jaitxi da ibilgailutik. Ez daki ezer oraindik. Jertxea kendu du. Sargori dago. Sartu da. Entzun du. Geroz eta gutxiago hitz egin du. Orduak aurrera, gelditu da denbora. Hamabost segunduz soilik. Eta ez du garbi ikusi. Erakuts diezaioten eskatu du. Ikusi nahi zuena ikusi du. Eta negarrez hasi da.


UMEZURTZ

1
UMEZURTZ Lehortetik ihesi | 2009-10-19 22:19

Haurtzaroko koloreak gabesteraino?