Glup!

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2009-12-12 16:45
9

Beiraz bestaldekoa lauso ikusten  baino ez digute uzten.

Dakusagunaren atzean zer dagoen ere ez dakigu. Eta bertan, gure uraren konposaera kimikoa manipulatzen dute. Ados jartzen dira, guztiak ados, erabat ados urari anestesiko apur bat eranstearekin. Biziegiak izan ez gaitezen, birak beti norantza berean eman ditzagun.

Baldintzapekoa da gure ontziaren diametroa ere.

Eta iraultza txikiena otu orduko gardentasunak salatzen gaitu.

Ostolaza

Ostolaza 2009-12-12 17:29 #1

Truman izaten jarrituko dugu Truman garela konturatu arte. Eta orduan, agian, iraulta txikiren bat egingo dugu. Diximuloz.

2009-12-13 21:45 #2

Antxoek hiru segunduko (hiru t'erdikoa, agian) oroimena omen dute. Akuariumekoak biraka dabiltza han sartu zituztenetik, emandako buelta bakoitza ahaztuta, euren ozeano imajinario horretan hurrengo metroek zer ekarriko zain. Itxaropentsu...

martin Riella

martin Riella 2009-12-13 22:23 #3

Kabernako alegorian ere Platonek antzeko gauzei buruz hitz egiten zuen, errealidade manipulatu bati buruz.

Arrainari ontzi barruan telebista jarriko baliote bueltak emateari ere utziko zion, exeri eta zituen jakinmin eskaxei erreparatu gabe, eta bide batez, kristal atzean dagoen mundu tintatuari bizkarra emanez.

musutruk

musutruk 2009-12-14 00:59 #4

tontolapikotzat gaituzte arraien tankeran ontziari buruaz itsu- itsu kolpeka gabiltzalako, gabiltzalako kolpeka

jakin dezatela ez garela haien hitz zuriei ate joka, ontzia hausteko asmotan baino

triskantzaren egunean beira hotsa entzungo da, ez tiroen aireratzerik.
ez diametro ez baldintzarik ezagutzen ez duen itsasora egingo dugu jauzi, ohar daitezen buruak eraman gaituela ur handietara, ta ez garela inolaz ere haiek uste bezain itsu

sibérie m'était contée

sibérie m'était contée 2009-12-21 10:33 #5

iL fAIT sI fROID dEHORS

Gogoratzen nola haurrak behatza kristalean jartzen zuen arraina engainatu eta erakartzeko? Eta nola arrainak emandako guztia irensten zuen goserik ba ote zuen ere pentsatu gabe? Eta nola arraina komuneko zuloa ikusi hutsarekin aztoratzen zen alde egiteko aukera zelakoan, desagueko ozeanoa kristal arteko babesa baino nahiago balu bezala?

Arrain iraultzaile, arrain inuzente, arrain ezjakin, arrain arrainegi...

tt

tt 2009-12-21 14:05 #6

Ne laun baten modun gukin askok berdiñe ingo luekea: oporretan zaintzeko klaseko arraiek etxea eaman eta behin ondo nazkauta komunetik behera  bota. Baño haik behar gattuzte, behar gattuzte beaiek hor irauteko. Eta guri eonean iraunarazten digue. Hala nahi due beñik behiñ.

martin Riella

martin Riella 2009-12-29 14:43 #7

2009-12-31 15:47 #8

Dakusagunaren atzean zer dagoen ere ez dakigu, eta eskerrak. Gordina dena ez ei da samurra. Beiraren bertzaldekoa lauso ikusten baino ez digute uzten, baina beiraren atzetik beiraz haratagoa ikustea ere hein handi batean ez al da lausotzea? Beira ere, beira jarri duenaren nahi erakoa izango da noski!

Jarrai dezagun gizarteak, politikoek, komunikabideek, zuk eta nik ikusi nahi dugun beira horretatik eta ezartzen dizkiguten oztopo eta haiek "gardenkiak" bailiran definitzen dituzten mugetatik ikusten.

zORIOnak eta urteberrion!!!

euritan

euritan 2009-12-31 17:35 #9

Norbere gisara moldatzeak funtzionatzen du egiarekin tupust egin arte

eta gero?

ez da horren erraza egia norberaren arauetara moldatzea.

Urte berri on zuri ere!

Utzi iruzkina: