aduanetan

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2009-11-11 00:09
8

Distantziak

pertsonak inurri bihurtzen ditu

bonbak txanpiñoi

herriak anekdota kartografiko

estatu kolpeak ipuin

eta izenak...

izenak aduanetan geratzen dira.

martin Riella

martin Riella 2009-11-11 01:29 #1

Eta denborak, guztia anekdota bihurtzen du. Baita izenak ere.

PD: Neu naiz, Xerrouko.

ostolaza

ostolaza 2009-11-11 11:24 #2

Eta ikuspuntu eraldaketa hori egiazkoa ala gezurrezkoa den...

...eta itzuleran aduanetatik izenaren bila igarotzean, mugan harremanak topatzen badira...orduan berriro zerotik hastera.

euritan

euritan 2009-11-11 18:45 #3

eta oraina doi-doi existitzen denean, oraindik anekdota ez garenean, zer gara?

sarri pentsatzen dut joandako uneak direla errealak eta bizi ditugunak proiektu hutsak direla, gehiegi erreparatzen ez diegun zertzelada iheskorrak, kuidado gutxirekin buruturiko ekintza inboluntario sortak.

eta gero... gero damua dator.

euritan

euritan 2009-11-11 18:46 #4

zer da ba, zerotik hastea, ibilitako kilometroei ezikusiarena egitea ezpada?

ei, arrasaten ere euritan?

martin Riella

martin Riella 2009-11-12 01:05 #5

Beti gara anekdota. Momentuoro. Horrek egiten gaitu animali eta horrek kentzen digu portagonismoa, egozentrismoa. Beti bizi garelako iraganean oraintxe izan ezik, baina "oraintxe" hori oraintxe pasa da iragan bihurtuz.

Denborak ez du barkatzen, ez baitaki kontu horietaz, zorrotza delako. Eta infiniturarte berdin mantenduko den gauza bakarra delako. Bai, infiniturarte. Beti puntual. Eraldatu gabe berdin.

euritan

euritan 2009-11-15 01:43 #6

Eta guri bere joanari begira alde egiten digu bizitzak. Inbidiatan... inbidiatan?

sibérie m'était contée

sibérie m'était contée 2009-12-21 11:02 #7

Oraina milimetratu egiten du orratzak, eta milimetratutako denbora atzo zen...
Atzo izan aurretik, difuminatutako pelikula da oraina, eta gero, halako batean, anekdota soil. Askotan ezta hori ere, burua azpijokoz betetako kaiola baita.
Igarotakoan ez bada, orduan etorkizunean ibiliko da bueltaka burua. Ukiezina izan arren bizi garela sinestarazten digun orri zuriaren gainean dantzan...
Eta bitartean guk aukeratu ez dugun orratzen soinu hiltzailea da inertziaz bizi dugun gidoiaren soinu banda. Oraintxe ez dakit oraina badenik ere, ihesi baitoakit orratzen eta teklatu honen taupaden artetik heriora...
Eta gero esango dute, zuria delako, gezurrak esaten ikasi zuelako, gizakia animalia arrazionala dela...  barre maltzurra da denboraren mamua.

sibérie m'était contée

sibérie m'était contée 2009-12-21 11:21 #8

Distantziaren gailurretik...

Lagunak postontziko spam bihurtu zitzaizkidan, ahots beroa hotzaren ederra urtzen zuen berogailu, herria egunkarietako eta irratiko anekdota, ni neu hamaika aldiz psikoanalizatutako ezezaguna...
Gordinegia da, baina ia dena da zirkunstantzial, ia ezer ez da baitezpadako.

Utzi iruzkina: