Lehortetik ihesi

...zertan dira ispiluak begiratzen ez diegunean...

 Ezin izan nion zure larruazalaren eta ile adatsaren lurrinari eutsi, eta grinak agindu bezala eskuek zu laztantzeari ekin zioten... Zure aurpegiko espresio arrotz horrek ustekabea salatu zuen. Masaila laztandu nizun eskuaren atzealdeaz, leuntasunik handienaz, zu apurtzeko beldurrez. Begiek harri kozkor zirauten.  Txikitu egin zinen segundo gutxitan, gaztetu, sorbaldak makurtu eta garai bateko neskato haren itxura hartu zenuen.Eta orduan, zure bular zuriak ukitzeko oraindik ere gogo handiagoa sentitu nuen. Eskuek bizi propioa hartu zuten, eta zuk, begirada umetu hori galdu gabe, h...


3
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2007-11-25 14:22

... HAIZEAK LAINOARI... NIK ERE EGINGO NUKE NEGAR ILARGIA TAPATZERA KONDENATUA BANENGO  


-  Errealitate ezberdina bizi dugu, bakoitza bere burbuiluan murgilduta... harreman surrealista dugu Joseba. -  Gu gara surrealista garenak Iera, ez ahaztu. Eta eguneroko surrealismo horrexek harrapatu zituen berriro, eta elkarren gorputzen poesian galdu zuten gogoa... eta bakoitzak bere errealitate zatitxoa oraindik ere surrealago bihurtu zuen, haurrak zirenean bezala.


...

3
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2007-11-19 15:27

Tabernako barran ikusi zaitut, gin-tonika eskuan duzula tabernariarekin berriketaldi aspertuan, eta irribarre bat lapurtu dizu ni komunaren paretik pasatu naizen momentuan. Freskurak on egin didala uste dut, indarberritu egin nau, eta zuregana hurbiltzea erabaki dut. Barrara hurbildu bezain laster etorri zait tabernaria zer edan behar dudan galdetzera ( eskatu eta alde, okupatuta nagok!). Pinta bat. Begirada jaitsi duela aprobetxatu dut metro bat irabazteko.  Hemendik usaindu nezake bere ilearen lurrina, edo imajinazioak sortu dezake behintzat. Blusa horrekin dotore zaude, baina nire...


karakolak

6
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2007-11-10 14:33

Karakolak bizkarrean, astiro, astiro, likido likatsu hori nire azalean utziz. Ez duzu kolonia usainik, ile-adatsak ere ez du usain gozo artifizialik, lurrin leun ezti bat baino ez, zure-zurea. Zentzumen guztien bidez perzibitu dezaket, ez sudurrarekin bakarrik. Horregatik dihardut honela, ezpainak, mingaina, begiak eta besoak zure siluetan pasiatuz. Belztasun honek ilunagoa, misteriotsuagoa bihurtzen zaitu, eta zentzumen bat gehiago pizten zait orduan: irudimena. Zure ile gorrizta ere ilun tintatu nahi izan du gauak, eta buruko karakolak deformatu dizkizu. Baina oraindik ukitu ditzaket, di...


EURITAN

1
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2007-11-10 12:56

Leunki zulatzen du euri tantak larrua, isilik. Gorputzarekiko fusioan izerdi bilakatu eta ibai baten eran doa beherantz, laztan ezgauzaz zirrara sortuaz. Itsaso horretan urtuko da azkenik, bukatuko, ahantziko, gatzetan uger, isilik oraindik, gehiago bere anaiengandik bereiziko ez den tanta izan zen hori.


134.

2
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2007-11-04 15:00

...Halako azpijokoak egiten dizkizu pozaK...