euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2007-11-19 15:27
3

Tabernako barran ikusi zaitut, gin-tonika eskuan duzula tabernariarekin berriketaldi aspertuan, eta irribarre bat lapurtu dizu ni komunaren paretik pasatu naizen momentuan. Freskurak on egin didala uste dut, indarberritu egin nau, eta zuregana hurbiltzea erabaki dut.

Barrara hurbildu bezain laster etorri zait tabernaria zer edan behar dudan galdetzera ( eskatu eta alde, okupatuta nagok!). Pinta bat. Begirada jaitsi duela aprobetxatu dut metro bat irabazteko.

Hemendik usaindu nezake bere ilearen lurrina, edo imajinazioak sortu dezake behintzat. Blusa horrekin dotore zaude, baina nire begiradarekin jolastu nahi izan dute lehenengo hiru botoiek. Zuk begirada basoan ito duzu ni ikusita.

- Kaixo Iera, aspaldian ez zaitut inguru hauetan ikusi.

Ezin nion ez ezer arruntagorik jaurti.

- Kanpoan izan naiz aste batzuetan.

Eta bigarren begirada gin-toniketan igeri. Barrako mutilak bidali egin nahi izan nau pinta ateratzearekin batera.

- Nola doa proiektua?

- Inspirazioa topatu dudala uste dut, Parisko aire erromantikoa edo…

- Parisen izan zara?

- Bai, bohemio eta artista artean.

Tabernariak zorrotz begiratu digu, oraingoan bioi, ikusi du gau bateko joko sutsuetatik baino gehiago duela gureak kontatu ezineko istorio horietako batetik. Basoak lehortu eta lehortu ari da gure hizketaldi absurdoa entzun ahal izateko. Dagoeneko gorrotatzen nauela uste dut.

Ile adatsa kiribil sotiletan du ordenaturik, baina betiko naturaltasun airea dario. Belarrietatik zintzilik bi harri kozkor gorri, eta begiak lotsati, mozorroturik.

- Eta zu?

- Zer?

- Zertan alferrikaltzen ote dituzun gauak eta egunak?

Zer erantzungo diot bada, gogoa Parisen, Amsterdamen edota Lisboan galduta bizi naizela zerbait arrazionala egiteko gaitasunik gabe?

- Lana eta doinu berriren bat edo beste, ezer gutxi.

Sudurraren inguruko orizta horiek neskatila itxura ematen diote, gaur inoiz baino gehiago. Begiratu nau azkenean, uf, zergatik egiten didazu hau?

- Bidaiatu egin beharko zenuke, errealitatea kolore desberdinez jantzi, badakizu.

Jakingo ez dut ba, arima ibiltari hori.

- Ja, beno.

korridorean

korridorean 2007-11-19 21:20 #1

ostras...

atrebitu ez eta esan ez nizkizunak...

berba zoro ta argentinar batzuen zaldiko- maldikuentzat titulo barridxe izan lei, ezta? mmm... ("mmm" hau ez da sexuala, pensatibue baizik).

ze kobardie dan batzutan adorie...

estupendo, Parisko tanta... zeu zara gazitasunien lotsagabeki (uauuu) urtuten dan tanta gozotxue?

urtzen

urtzen 2007-11-21 00:14 #2

gazi-gozoa zenbaitetan, mikatza tarteka... baina bai, gehienetan tanta... edo hori uste dut behintzat... ze urtzen hasi naiz, maindiretan.

korridorean

korridorean 2007-11-22 21:51 #3

alaaa

maindireetan...

Utzi iruzkina: