EURITAN
Leunki zulatzen du euri tantak larrua, isilik. Gorputzarekiko fusioan izerdi bilakatu eta ibai baten eran doa beherantz, laztan ezgauzaz zirrara sortuaz. Itsaso horretan urtuko da azkenik, bukatuko, ahantziko, gatzetan uger, isilik oraindik, gehiago bere anaiengandik bereiziko ez den tanta izan zen hori.
Iruzkinak
italiako azken gaue... 2007-11-10 16:18 #1
I'm singing in the rain... I'm dancing, in the rain...
Utzi iruzkina: