[Ohar narras bat momentua biltzeko]

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2007-12-10 16:16
2

Ezin izan nion zure larruazalaren eta ile adatsaren lurrinari eutsi, eta grinak agindu bezala eskuek zu laztantzeari ekin zioten...
Zure aurpegiko espresio arrotz horrek ustekabea salatu zuen.
Masaila laztandu nizun eskuaren atzealdeaz, leuntasunik handienaz, zu apurtzeko beldurrez.
Begiek harri kozkor zirauten.
Txikitu egin zinen segundo gutxitan, gaztetu, sorbaldak makurtu eta garai bateko neskato haren itxura hartu zenuen.
Eta orduan, zure bular zuriak ukitzeko oraindik ere gogo handiagoa sentitu nuen.
Eskuek bizi propioa hartu zuten, eta zuk, begirada umetu hori galdu gabe, haien bideari jarraitu zenion.
Behatz muturrak baino ez ziren ausartu.
Aurki egin zizun alde irri ñimiñoak, gaiztakeriatan dabilenari darionaren tankerakoa.
Aurrez aurre ginen eserita, eta begietara zuzenean begiratzeko lotsa sentitu nuen une labur batez.
Begirada jasotzen ausartu nintzenerako zure behatzak lanean hasiak ziren, blusa loredunaren botoiak askatzen, banan-banan eta sentsualitate kitzikagarriz.
Orduantxe konturatu nintzen ez zintudala lehenago inoiz era indartsu hartan desiratu.
Bularrek ezkutuan zirauten sotilki, baina bistan zenuen zatiak imajinazioari eragin zion.
Ni limurtu nahian zenbiltzan.
Ez, ez nintzen mugitu, edertasuna begiez dastatu nahi izan nuen.
Ezker sorbalda agertu zen aurrena. Zure azalaren kolorea disimulaturik zuen iluntasunak.
Hortxe zintudan parean, natural eta garden, eta zirikatu egiten ninduzun.
Kamera hartu nuen orduan eskuetan, egoera hura izoztu beharra nuen.
Argia eta kamera prestatu bitartean bularrak lotsatu zitzaizkizun; argazkiari ukitu berezia emango zion horrek.
Lasai zinen, mugitu gabe, ez zintuen kameraren objektiboak urduritzen.
Fokatu eta zure testura harrapatu nuen kaxa beltzean; ez zitzaidan arrotza egin.
Profesionaltasunez blusa loreduna jantzi zenuen berriro, ni sentitzeko gogoa erreprimituz, eta hori gustatu egin zitzaidan.
Ohean etzan zinen orduan, eta herenegun hasitako liburua hartu zenuen eskuetan.
Ni estudiora joan nintzen oraindik ere zure gorputz biluziaren esentzia gogoan neramalarik.
Ez, ez zintudan sekula hainbeste desiratu.
Negatiboa hartu eta argi gorriaren xamurtasunean papereratu zintudan.
Sorbalda agertu zen aurrena likidotan, eta gainerako guztia ondoren.
Argazkia lehortzen utzi eta segidan gelara itzuli nintzen.
Hantxe zeunden, orri eta hitz artean galduta...

korridorean

korridorean 2007-12-12 20:19 #1

uauuuu!!!!

pasada, pasada... ze ona...!

bua, neu be gusture galduko lekinai orri eta hitz artean...

portxierto, kuriositatez... nor da berba horren atzien ezkutatuten dan G.fromG.? euritan edo tanta?

kuriositatiek urrunei gure dozku eruen batzutan... ze ona. pasada bat.

euritan

euritan 2007-12-14 14:28 #2

Neguan hotzak eztizu, ez, irudimena izoztu, ikusten dut... xudurra gorrituko zizun ba, ta bufanda tarten bizirauteun xomorro bilakatua eongo zea unizkeo... nike nahidet Siberia hortan bizi... nike nahidet abendua Andra Mari Zurian plazan sentitu... papereratu nazazu ziutate honen azalean...

Utzi iruzkina: